Otsaarte

Otsaarte, Aitzabalen ipar-ekialdeko hegalean dagoen trikuharri bat da. Ez dago udalerri zehatz batean kokatuta, Araba eta Gipuzkoako partzuergo orokorretan kokatuta dago. Trikuharri hau, neolitokoa edo zehaztugabeko Brontze Aroan kokatu daiteke eta Altzania estazio megalitikoaren barruan kokatzen da. [1]
Trikuharri hau Aitzabalgañeko gainetik hegoalderago dagoen Gizonzabal mendi-ordekan kokatua dago. Mendi-lerro berean, Bidaarte I eta II daude, Trikamuñoota eta Tartaloetxeta hobi megalitikoak. Telesforo Aranzadik eta Jose Miguel Barandiaranek aztertu zituzten. Gainera, Zorroztarriko trikuharria ere induzkatu zen Jose Antonio Mujika Alustizaren agindupean. [2]
DESKRIBAPENA
Trikuharri honen deskribapenari lotuta hainbat bertsio desberdin ditugu. Aranzadi zientzia elkartearen bertsioa eta Muniberen (Antropologia-Arkeologia) bertsioa.
Aranzadiren esanetan, otsaarte, lurraren goragune natural baten gainean kokatua dago, tumuluak, 7 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko altuera ditu. Bertan, ganbarari dagozkion hareharrizko bi harlauza paralelo nabarmentzen dira, tumuluaren gainean, hainbat bloke desberdin aurkitu ziren, seguruenik, jatorrian, bereak ziren. Egiturako eraikuntzan aurkitu diren materialak hareharria eta kareharria dira. [1]
Beste alde batetik, Muniberen (Antropologia-Arkeologia) arabera, otsaartek 9,50 m-ko diametroa duen tumulu obalatua du ipar-hegoaldean eta 12 m-koa ekialde-mendebaldean. 1960. urtean, asko okertutako bi harlosaz eta tumuluan etzandako beste biz osatua zegoen. Norabidea, EHE-MIM da. 1990. urtean 2 m zabalerako zanga formako zulogune bat zuen erdialdean EHErantz. Bertan, EMan, barnealdera okertutako harlosa bat dago (1,60x0,90x0,40 m.), eta beste bat IErantz, ia lurretik irekitzen ez dena (0,88x 0,24 m). Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. [3]º
IKERKETAREN HISTORIA
Trikuharri hau, Tomas de Ataurik, M. Labordek eta Jose Miguel Barandiaranek 1956. urtean aurkitu zuten, baina, 1960. urte-arte ez ziren indusketak hasi. Indusketa haren lekuko bezala, ganbaratik zabaltzen zen zanga bat zegoen,1997. urtean Jose Antonio Mujikak egin zuen indusketaren ostean estali egin zen, horrela monumentua zaharberrituz. Tumuluak bertako hareharrizko harkosko eta bloke ertainez osatuta daude, osatutako geruza irregular bat zuela jakin ahal izan zen bigarren esku-hartzean. [1]
MATERIALAK
Trikuharri hau hainbat material desberdinez osatua dago. Hasteko, harri-industriari erlazionatutako hainbat material ditugu. Triangelu eskaleno bat, bi ijelki-zati eta lau printza. Zeramika munduari erlazionatutako beste hainbat material ere aurkitu ahal ditugu. Lehenik eta behin, ontzi oboideo baten ertz eta sabel-zati bat, lau ertz-zati, soka-apainduradun zati bat eta hogeita hamabost zati itxuragabeko. Azkenik, bestelako hainbat material ere baditugu, uharri bat eta okre-nodulu bat. [3]
AURKITUTAKO TRESNERIA
Harrizko tresneria asko aurkitu zen, armadura geometrikoak, gezi-muturrak, pulituriko lanabes baten zatiak eta beste hainbat aztarna (xafla ukituak, pieza zartatuak, taila-hondakinak, eta abar). Harrizko tresneriaz gain, garrantzitsuak diren zeramikazko berrehun pieza inguru ere aurkitu ziren, baina, oso egoera txarrean daude. Aurreko indusketetan berreskuratu zirenen zati txikiak dira batzuk (arrautza itxurako ontzi leuna bata eta lokarri-dekorazioaz apaindurikoa bestea, kanpaniformea agian) eta, itxuraz, beste batzuen zatiak besteak (dekorazio ziztatua duen ontzi kanpaniforme batenak agian). Seguruenik, ontzi batzuen puskak dira, izan daiteke, dekorazio ziztatua duen ontzi kanpaniforma batenak izatea. Beste alde batetik, aipatu behar da, metalezko zati bat eta disko itxurako harrizko kondera berdeska bat ere aurkitu zirela. [2]
ERREFERENTZIAK
- ↑ a b c Aranzadi. «OTSAARTE» Aranzadi (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ a b Mujika, Jose Antonio. (1997). Otsaarteko trikuharria (Altzaniako Partzuergoa). Arkeoikuska, 170-172 or..
- ↑ a b Altuna, J.; Armendariz, A.; Del Barrio, L.; Etxeberrria, F.; Mariezkurrena, K.; Peñalver, J.; Zumalabe, F.. (1990). OTSAARTE. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









