Share to:

Otsabio

Otsabio
Datu orokorrak
Garaiera801 m
Motamendia
Geografia
Mapa
Koordenatuak43°05′51″N 2°03′10″W / 43.097619°N 2.052659°W / 43.097619; -2.052659
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAltzo-muño/Lizartza
LuberriLuberri

Otsabio edo Muñobil Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Aralar mendilerroaren barnean, mendebalderen dagoenetako bat da. Mendi harritsu eta basotsu hau, Altzoko udalerriaren mendebaldean altxatzen da, Araxes eta Oria ibaien artean. Estazio megalitiko garrantzitsu bat da.[1][2]

Altzo, Lizartza, Alegia, eta Bedaio artean nabarmentzen den bizkar basatiko tontor nabarmenena da Otsabio; nahiz eta bizkar berean, HEan dagoen Lapar gainak metro bakan batzuk gehiago dituen. Badira bizkar luze horretan historiaurreko hainbat aztarna, eta baita ehiza postu ugari ere. Arterrekako arrobiak sekulako urratua egin dio mendiari hegoaldeko isurialdean.[3]

Irispideak

Altzo-muñotik, igoera Arrimako lepotik abiatzen da, non gas estazio bat dagoen, Elordi izeneko muinoaren ekialdean. Hemendik, zuzen igo daiteke tontorrera, baina hain tradizionala ez den beste bide bat ere badago. Otsabioren magala inguratzen duen bide bat hartu behar da, Artaerreka izeneko harrobirantz. Hondakinetan dagoen Arteai izeneko bordara iristen da, harrobiaren mugetan. Bide honek oraindik baditu kontrabandistek, ordaindu gabe, Gipuzkoatik Nafarroara salgaiak pasatzeko galtzadaren zati batzuk. Ohiko ibilbidea zen, baita ere, Aralarko bazkalekuetara zihoan ganaduarentzat. Bidean gora, goitiera handian, Arteain edo Austokieta izeneko lepora iristen da. Bidezidor bat iparralderantz doa, Muune izeneko tontortxora helduz. Tontorra gertu geratzen da, pagoz inguraturiko harkaitz taldetxo batekin. Arteaingo lepotik, ehiza postuz betetako gailur basotsua jarraituz gero eta Austokietagañe izeneko tontorra igaro ondoren, Pagoaundiko lepora iristen da. Bertan, tumulu bat dago.[1]

Lizartzatik ere, Araxes ibaiaren ibarrean, posible da igotzea, baina bidea ez da Altzo-muñotik bezain argia.

Otsabioren gailur somitala hegoekialderantz zabaltzen da Zarate leporantz, Bedaio, Tolosaldean eta Nafarroako Araitz haranaren artean. Gailur honek, Otsabio baino garaiagoa den tontor bat du erdialdean, Lapar edo Pagotxiki izena duena. Kareharrizkoa denez, bertatik ibiltzea zaila da. Hemendik aurrera, gailurrak garaiera galtzen du, Zarate leporantz.

Izena

Otsabio eta Muñobil izenez ezagutzen da. Otsabio toponimoa gune zabalagoa hartzen omen du, jatorriz, Muñobiletik Sasiolaraino doan mendikateari dagokio, ziurrenik.[2]

Inguruko tokiak

"Otsabioko gallurrean zauden gurutze agurgarria zaindu gallurrak zaindu Euskadi gorde Altzoko erria"

Galeria

Erreferentziak

  1. a b «Altzomendi(Altzo)» Gipuzkoa Natura (kontsulta data: 2024-09-01).
  2. a b «Muñobil / Otsabio (801 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (kontsulta data: 2024-09-01).
  3. «Otsabio | Euskal-Herria.Org» euskal-herria.org (kontsulta data: 2024-09-01).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya