Otsondo
| Otsondo | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 573 m |
| Mota | mendatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′11″N 1°29′39″W / 43.2365°N 1.4942°W |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Baztan |
Otsondo edo Otxondo Nafarroa Garaiko mendatea da, Urdazubi eta Amaiur herrien artean dagoena, 602 metroko garaieran. N-121-B errepidea handik pasatzen da. Bidasoko eta Urdazuriko uren banalerroan dago.
Historia
Otsondoren magalean gertatu zen Amaiurko bataila historikoa 1522an, Noaingo gudua galdu ondoren Nafarroako noble eta zaldun batzuk herri horretako gazteluan gotortu zirelarik, erresumako independentziaren alde borrokan jarraitzeko asmoz.[1] 1813an, berriz, frantziarren eta britainiarren arteko borrokaldi latzaren gudulekua izan zen.[2]
1840ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak Iruñearen eta Dantxarinearen arteko errepidea (N-121) eraiki zuen Otsondoko lepotik barrena. Garraiatzen ziren salgaien gaineko bidesariak ezarri ziren obrak finantzatzeko; bidesariak kobratzeko zortzi kate edo ordainleku jarri ziren, horietako bat Amaiurren.[3]
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, P lerroko zenbait bunker eraiki zituzten mendatearen inguruan.[4]
Erreferentziak
- ↑ Arrizabalaga, Mikel. Alkurruntz eta Betarteko kaskoa. Berria, 2012ko urriak 5, CC-BY-SA-4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021-3-19).
- ↑ San Millan, Pello. Wellington eta bertze ingles batzuk, Baztanen. Baztango haizegoa, 2016ko ekainak 8, baztangohaizegoa.wordpress.com (kontsulta data: 2021-3-19).
- ↑ Santamaria, Lander; Ondikol, J.M.. Las comunicaciones con Francia y la N-121-A. Diario de Noticias, 2020ko martxoak 16, noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-3-19).
- ↑ Calonge, Lorenzo. Las 6.000 fortificaciones sin estrenar de Franco. El Pais, 2018ko maiatzak 1, elpais.com (kontsulta data: 2021-3-19).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










