Pablo Gorosabel
| Pablo Gorosabel | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Tolosa, 1803ko urtarrilaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 1868ko urtarrilaren 23a (65 urte) |
| Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abokatua, historialaria eta politikaria |
| Lan nabarmenak | |
Pablo Gorosabel Domínguez (Tolosa, Gipuzkoa, 1803ko urtarrilaren 16a - Donostia, Gipuzkoa, 1868ko urtarrilaren 23a) legegilea, historialaria eta politikaria izan zen.
Bizitza
Legazpiko Jose Joaquin Gorosabel eta Madrilgo María Isidra Domínguezen semea zen. Oñatiko Unibertsitatean eta Madrilen zuzenbideko ikasketak egin zituen: 1824an batxilergo titulua eskuratu zuen Oñatin, eta 1828an lege arloko lizentziatura eskuratu zuen Madrilen.
Lege araudiei eta zuzenbideari buruzko hainbat liburu egin zituen. Gipuzkoan kargu garrantzitsuak izan zituen: Tolosako alkate, Gipuzkoako korrejidore, diputatu, eta artxibozain nagusia. Azken kargu horrek laguntza handia eman zion Gipuzkoari buruz idatzi zituen liburu ugarien antolaketan. Harenak dira, besteak beste: Bosquejo de las antigüedades, gobierno, administración y otras cosas notables de la villa de Tolosa (1853), Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa (1862), Memoria sobre las guerras y tratados de Guipúzcoa con Inglaterra en los siglos XIV y XV (1865) eta Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa(1899), hil ondoren argitaratua.
Gorosabelek egia historikoaren alde egiten du bere lanetan, eta alde batera uzten ditu elezaharrak eta sineste okerrak. Datu bilketa ikaragarria dago haren liburuetan, baina ez dute historia ikuspegi orokorrik eskaintzen. Alde batetik, Jeremy Benthamen utilitarismo moralak eta Ilustrazioak eraginda, eta bestetik, Espainiako zuzenbide konstituzional bateratuaren babesle erabatekoa izaki, foruak konstituzio hartara egokitzearen alde idatzi zuen, baina ez, ordea, foruak kentzearen alde.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Pablo Gorosabeli buruzko artikulua eta biografia
- Pablo Gorosabel Auñamendi Eusko Entziklopedian ikusgai (Gaztelaniaz)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









