Share to:

Pagobakoitza

Pagobakoitza Trikuharria

Pagobakoitza Gipuzkoako Aizkorri mendilerroan kokatutako trikuharri edo dolmen bat da. Monumentu honetan Aizkorri-urbiako estazio megalitikoaren parte da, eta kronologikoki Neolito garaian edo Bronrze Aro hasieran kokatzen da. Inguruko materialekin erakia dago, batez ere kareharriz eta hareharriz. [1]

Aztarnategia 1917an aurkitu zuen José Miguel de Barandiaran-ek.

Gaur egun, Aizkorri inguruko multzo megalitikoaren elemenutu esanguratsua bada ere, egiturak narriadura nabarmena izan du XX. mendean zehar.[2]

Kokapena

Gipuzkoako Aizkorri mendilerroan kokatzen da, Urbiako larre zabal baten erdian. gaur egungo Patzuergo Orokorraren lurraldean. Itsas mailatik 1128 metro inguruko garaieran dago.

Trikuharria Kalparmuño haitzaren ekialdeko magalean dago, Urbiako bentatik ipar-ekialdera, eta hurbil ditu Aizkorri-Urbiako estazio megalitikoko beste aztarnategi batzuk, hala nola Kalparmuñobarrena trikuharria. Bere kokapenak lotura zuzena erakusten du inguruko monumentu megalitikoaren multzoarekin, mendilerro honetan ohikoak diren kokaleku estrategikoetan eraikiak. [3]

Deskribapena

Pagobakoitza trikuharria, kareharri tumulu bat da, forma irregularrekoa, gutxi gorabehera 18 metroko diametroa eta 1,5 metroko altuera dituena. Tumuluaren erdialdean sakonune edo krater bat dago, 5 metro inguruko diametroa eta 0,75 metroko sakonera dituena.

Ganbararen egitura gaur egun partzialki kontserbatzen da. Erdialdeko sakonunean bi harlauza ikus daitezke, angelu batean kokatuak: bata kareharrizkoa da eta ipar-mendebaldean dago. Bestea hareharrizkoa da eta ipar-ekialdean. Harlauza hauek jatorrizko ganbararen aztarna dira, zeinak esparru laukizuzen bat osatzen zuen.

1918ko indusketen arabera, ganbara bederatzi harlausez osatutako egitura zen, barnealdera zertxobait makurtuak, eta bere ardatz nagusia ipar-ipar-mendebaldetik hego-hego-ekialdera orientatua zegoen. Egitura osoa inguruko materialekin eraiki zen, batez ere kareharria eta hareharria erabiliz.

Gaur egun, trikuharria narriadura egoeran dago, eta jatorrizko egituraren zati handi bat galdua da, nahiz eta tumulua oraindik nabarmen ageri den paisaian.[4][5]

Historia eta Ikerketa

José Miguel de Barandiaran (1889-1991), antropologoa, etnografoa , arkeologoa eta apaiza izan zen.

Pagobakoitza trikuharria 1917an aurkitu zuen José Miguel de Barandiaran-ek. Hurrengo urtean,1918an, indusketa arkeologikoak egin zituzten Telesforo Aranzadi-k, Barandiaranek berak eta Enrique Eguren-ek, Euskal Herriko megalitismoaren lehenengo ikerketa sismikoen testuinguruan.

Indusketa horietan dokumentatu zen ganbararen egitura, garai hartan bederatzi harlausek osatua, eta tumuluaren neurriak ere jaso ziren. Ondorengo azterketek erakutsi dute gaur egun egituraren zati handi bat hondatuta dagoela, batez ere XX. mendean zehar jasandako narriadurren ondorioz.

Pagobakoitza trikuharria Gipuzkoako karta arkeologikoan jasota dago, eta Aranzadi Zientzia Elkartea-k egindako ikerketen barruan dokumentatu da, Aizkorri-Urbiako estazio megalitikoaren elementu esanguratsu gisa.

Etimologia

"Pagobakoitza" hitza euskal jatorria du. Izenaren lehen osagaia, pago edo bago, "pago-zuhaitza" esan nahi du. Bigarren osagaiak, bakoitzak, "bakarra" edo "banakoa" adierazi dezake, beraz izenak "pago bakarra" edo antzeko esanahia dauka.

Antzeko toponimoak ohikoak dira Euskal Herriko hainbat mendialdetan, batez ere monumentu megalitikoekin lotutako lekuetan. Horren adibide dira Bargargi edo Bagozabala izeneko tokiak, trikuharriak dituzten beste eremu batzuekin lotuak.[6]

Erreferentzia

  1. Aranzadi. «PAGOBAKOITZA» Aranzadi (kontsulta data: 2026-05-07).
  2. «PAGOBAKOITZA | Luberri.net» www.luberri.net (kontsulta data: 2026-05-07).
  3. Aranzadi. «PAGOBAKOITZA» Aranzadi (kontsulta data: 2026-05-07).
  4. Aranzadi. «PAGOBAKOITZA» Aranzadi (kontsulta data: 2026-05-07).
  5. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2009-01-10). «Estación megalítica de Aizkorri - Aratz» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-05-07).
  6. «PAGOBAKOITZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-05-07).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya