Pagotxa
| Pagotxa | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Fabales |
| Familia | Fabaceae |
| Leinua | Trifolieae |
| Generoa | Trifolium |
| Espeziea | Trifolium incarnatum |
Pagotxa edo pagatxa (Trifolium incarnatum) Europan hazten den Trifolium generoko landare mota bat da.[1] Leguminosoen familiako landare belarkara. Lore gorriak dituen hirusta da eta antzina abereak bazkatzeko landatzen zen. Dirudienez, Frantziatik etorritako hazia da pagotxa, eta duen kolore gorri bizia adierazteko "rouge farouche" izendatzen zen landare hori, eta farouche horretatik omen dator pagotx deitzea.
Ingurumenaren baldintzak
inguru epel eta azpitropikaletakoa da. Ez ditu muturretako tenperaturak jasaten, ez oso altuak ezta ere oso baxuak, lehorteak ere ez ditu gustuko. Ez du itzala gustuko. Lurzoru desberdinetan garatzeko gauza da baina pH neutrokoak edo azidotasun baxukoak (pH 6-7) nahiago ditu.
Urtean zehar 20 eta 50 zentimetro artean hazten den landarea da. Lorea gorriluna izaten da eta udaberrian eta udan loratzen da.
Erabilerak
Abereek oso gustko duten bazka da. Ongarri bezala ere erabilia da, lurzoru pobreen ezaugarriak hobetzeko, pagotxa loreetan dagoenean biomasa begetala hartu eta lurazpian sartu egiten da.
Herri kulturan
Gauza on bat erraz edota merke lortzen badugu, mauka edo "pagotxa" dela esaten da[2], izan ere, pagotxa landarea abere-bazka oso estimatuta zen.

Erreferentziak
- ↑ Errekondo, Jakoba. «Pagotxa eta beste pagotxak» Argia (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia: "pagotxa".» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2020-03-08).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









