Pako Galán
| Pako Galán | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Navas del Madroño, 1956ko uztailaren 15a (70 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bateria-jotzailea |
| Kidetza | Eskorbuto |
| Genero artistikoa | punk |
| Musika instrumentua | bateria |
Francisco "Pako" Galán Portillo (Navas del Madroño, 1956ko uztailaren 15a)[1] Eskorbuto taldeko bateria-jotzailea izan zen. Ofizioz mekanikari-doitzailea.[2] Eskorbuto taldean bizirik dagoen partaide bakarra da.
Musikan 70. hamarkadan hasia, 1978an Portugaleteko "Escombros" taldearekin harremana zuen (Bizkaiko lehen punk taldea izan zena, Barakaldoko "Corrupción" taldearekin batera). 1982 inguruan Portugaleteko Sisby taldean jotzen zuen,[3] eta baserri hondatuetan ibiltzeko zaletasuna zuen, eltze, ontzi edo plater zaharrak errekuperatzeko. Horrelako batean sartzean aurkitu zituen Josu eta Jualma, baxu eta gitarrarekin entseatzen, eta baterian inor gabe; orduantxe sartu zen taldean.[2]
Josu eta Jualmaren bizitzako azken urteetan, heroinomaniak hauei eragindako izaera aldaketa bortitza lehen pertsonan bizi izan zuen, taldetik kanpoko jendeak baino gehiago jasanez.[4] Haien heriotzaren ostean, taldearekin jarraitzea erabaki zuen -Eskorbutoren jarraitzaile askoren arbuioa jasoz-, eta Josu eta Jualmak eginiko eta argitaratu gabeko hainbat kantu grabatu zituen, inguruko musikari lagunekin. Denbora batez Eskorbuto izena mantendu zuen, beste musikariokin kontzertuak emanez; gero taldea desegin zuen,[5] eta diskoetxeengandik Eskorbutoren diskografiaren gaineko eskubide legalak berreskuratzeari ekin zion.[6]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) manerasdevivir.com. Eskorbuto “La muerte les sienta tan bien”. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Tena, Alejandro. (2017-06-15). «'Pako' Galán: "Estamos igual de jodidos o más que en 1983"» Público.es (kontsulta data: 2018-10-02).
- ↑ Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. "Escombros" Portugaleteko taldeko Garlopari eginiko elkarrizketa, p. 311. [1]
- ↑ Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. Pablo Cabeza kazetariari eginiko elkarrizketa, p. 406. [2]
- ↑ Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. "Deskonzierto" talde erandioztarreko Iñaki "Gato"ri eginiko elkarrizketa, p. 250. [3]
- ↑ Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989, Andoni Fernández Azkarai. 422 orrialde. Spanish hizkuntza. 2018(e)an Ediciones Sin Gluten, DDT Liburuak(e)n argitaratua. MCD taldeko Niko Vazquezi eginiko elkarrizketa, p. 381. [4]
| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









