Share to:

Pako Sudupe

Pako Sudupe

Pako Sudupe, Piarres Lafitteren liburua aurkezten (Baiona, 2002)
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1959ko martxoaren 10a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJoxe Azurmendi
Jon Kortazar
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak

Inguma: pako-sudupe-elortza Literaturaren Zubitegia: 154

Pako Sudupe Elortza (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959ko martxoaren 10a) euskal idazlea da. Irakasletzako diplomaduna eta Euskal Filologiako doktorea. Irakaskuntzan jardun zuen 1979az geroztik, hasieran Orioko Ikastolan, baina gero gehienetan helduen euskalduntze-alfabetatzearekin lotuta Legazpiko Udal Euskaltegian, Azpeitiko Udal Euskaltegian eta, 1994 urtetik, Pasaiako Udal Euskaltegian. 2001etik aurrera, Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da, euskara normalizatzeko teknikari lanetan.[1]

XX. mendeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadako autoreak aztertu zituen[2] Hain zuzen ere, hori izan baitzen bere tesiko gaia (Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua). 2010an euskal ikastetako doktore-titulua lortu zuen EHUn Joxe Azurmendi eta Jon Kortazarren zuzendaritzapean.[3]

« 50. urteen misteriorik ez dago, baina ezagutzen ez dena misterioa izaten da. Nik neuk esan izan dut, garai hartan euskaraz ezer ez zegoela. Orain bistan gelditzen da, nik ez nuela ezer ezagutzen, esan izan beharko nukeela (...) Pako Suduperen lana, hein honetan, errebelazio bat da, umiliatuak eta pozik sentiarazten gaituena une berean. »

Joxe Azurmendi[4]


Lanak

Prentsako artikuluak

100dik gora artikulu argitaratu ditu egunkari-aldizkarietan: Egan, Jakin, Hegats, HABE, Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Argia.[1]

Biografia

Saiakera

  • 50eko hamarkadako euskal literatura (2011, Utriusque Vasconiae)
  • Txillardegiren borroka abertzalea (2016, Elkar)
  • Euskaldun abertzale baten burutazioak (2022, Booktegi)
  • Immigrazioa eta abertzaletasuna (2024, UPV-EHU, UEU)
  • XX. mendeko euskal pentsamendua Joxe Azurmendiren talaiatik (2025, UPV-EHU)

Erreferentziak

  1. a b «Pako Sudupe Elortza» www.idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartea) (kontsulta data: 2019-04-24).
  2. «Pako Sudupe Elorza - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2020-10-22).
  3. Sudupe Elortza, Pako. (2011-03-22). «50eko hamarkadako euskal literaturaren panorama laburtua» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (76): 59–80.  doi:10.26876/uztaro.76.2011.4. ISSN 1130-5738. (kontsulta data: 2020-10-22).
  4. Sudupe, Pako. (2010). «Tradizioa eta modernitatea 50eko hamarkadan. Euskal kulturaren biziberritze gatazkatsua» www.inguma.eus (EHU) (kontsulta data: 2020-10-22).
  5. Salaberry, Etienne.. ([2003]-). Etienne Salaberry, (1903-2003). EGAN ISBN 84-933155-0-8. PMC 433526514. (kontsulta data: 2020-10-22).
  6. Sudupe Elorza, Pako. (1959- ). ([2018]). Telesforo Monzon : aristokrata abertzalea : EAJtik HBra : bilakaera politiko-culturala. Txertoa ISBN 978-84-7148-595-3. PMC 1044912054. (kontsulta data: 2020-10-22).
  7. Sudupe Elorza, Pako.. (2020). Emilio López Adán : euskal iraultza libertarioaren pentsalari. Udako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-738-1. PMC 1184658193. (kontsulta data: 2020-10-22).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya