Paldiño-joko
Paldiño-joko trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Errazkinen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]
Arauak
Mutikoek harri gainean egiten zuten joko honetarako, aurrena kartoiaz "paldiño" izeneko biribilak egiten ziren, batzuak txikiak eta besteak handiak eta lodiak. Txikienak, "lauko" itxurakoak (bost xentimo), bi koloretan margotzen ziren tintaz edo lapitzez. Mutiko bakoitzak bere "paldiñoa" jartzen zuen harri gainean, metatxoa osatuz. Bi mutiko baziren, bi "paldiño" bata bestearen gainean. Hiruzpalau metrotik "paldiño" handiagoa eskuan hartu eta arrasean, lurretik hurbil, txikiagoak jotzen ahalegindu behar zuen, ahal zuen hurbilen uzten bestela. Honen ondoren berriro "paldiño" handia hartu eta txikien gainera bota behar zuen, bira eman eta kolorez aldatzeko. Hori lortzen zuenak "paldiñoa" bereganatzen zuen. [2]
Erreferentziak
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 151.or.
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/paldino-joko/ar-151435/
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









