Palestinaren Askapenerako Erakundea
Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) (arabieraz: منظمة التحرير الفلسطينية; Munaẓẓamat at-Taḥrīr al-Filasṭīniyyah) 1964an sortu zen Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak eta Liga Arabiarrak bultzatuta, erakunde palestinarren batasun bezala. Haren sorreran enpresagizonek, errefuxiatuen, gazte erakundeen, sindikatuen eta erakunde feministen ordezkariek parte hartu zuten eta Ahmed Shukeiri izan zuen lehen lehendakari. 1969an Yasser Arafaten Fatah-k agindua hartu zuen. Paper garrantzitsua izan zuen palestinarren mobilizazioan eta nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko. Erakundeak hezkuntza, osasuna eta beste zerbitzu batzuk abian jarri zituen errefuxiatuentzat, eta erbesteko gobernu bat osatu zuen, bere kanpo erlazio eta informazio bulegoekin, sistema militar eta finantzialarekin, etab... 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen. 1988an, Algerren, Israelgo estatua onartu eta terrorismoaren erabilera helburu politikoak lortzeko gaitzetsi zuen. HistoriaSorkuntzaEkialdeko Jerusalem-en sortu zen PAE-a, 1964ko maiatzaren 28 eta ekainaren 2 tartean ospatutako Palestinaren Kontseilu Nazionalaren lehen bileran. Arabiar Ligak urte beraren urtarrilean, palestinarren ordezkari izango zen organizazio bat sortzea proposatu zuen, eta horren harira ospatu zen bilera.[1] IbilbideaHasiera batean Gamal Abdel Nasser-en egipziar gobernuaren kontrolpean egon zen, baina honek ikuspuntu panarabista batetik menderatu zuen.[2] Erakundearen helburua, 1948ko arabiar-israeldar gerrak utzitako palestinar errefuxiatuen gobernu bat eraikitzea zen. Ahmed Shukeiri palestinar-egipziar abokatua izan zen PAE-aren lehen presidentea. 1967an Sei Eguneko Gerraren ostean, arabiar estatuen porrotarekin batera, Shukeirik buruzagitzari uko egin zion eta Nasser-en ikuspegia zuen Yahya Hammuda-ri eman zion presidentetza. Kuwait-en Fatah eta Irak-en Arabiar Mugimendu Nazionalista taldeak sortu ziren gerrillen sistemaren bitartez Israelen kontra haritu zirenak, honek Palestinaren Askapenerako Erakundeak palestinarren ordezkari gisa indarra galtzea eragin zuen. Baina palestinarrek estatu arabiarretatik at zegoen erakunde bat bilatzen zuten. EkintzakYahya Hammuda-ren oinordekoa Jassir Arafat izan zen, "Abu Ammar" ezizenarekin ezaguna zen palestinar nazionalista. 1969tik aurrera erakundeak zuzendutako ekintza armatuak, organizazioaren barneko azpitaldeen eskutik gertatu ziren, Fatah eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontea besteak beste.[3] Hainbat bider talde erradikal hauek PAE-a alde batera utzi zuten haien ustez Arafat ez zelako behar adina gogorra Israelekin. Erakundearen armamentuak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna-ren eskutik hornituak izan ziren.[4] Gaur egun1993an Norvegiako Oslo hirian Israelgo gobernuak eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) haien arteko gerra-egoera etengo zuen Osloko Ituna sinatu zuten.[5] Hainbat fakziok itunari uko egin zioten Israelen aurkako gerra bukatzearen kontrako ikuspegi bat zuten eta, haien artean Palestinaren Askapenerako Herri Frontea-Komando Jenerala (PFLP-GC ingelesez) eta Palestinaren Askapenerako Fronte Demokratikoa (DFLP ingelesez). 2004ko azaroaren 11n Arafat-en heriotzaren ostean, Mahmoud Abbas-ek hartu zuen PAE eta Fatah-ren agintea.[6] Osloko Itunek palestinar gobernu autonomorako organo bat ere sortu zuten, Palestinar Aginte Nazionala; baina hala ere PAE-a eragile nagusi gisa mantentzen da palestinar politikan, duen botere ekonomiko eta soziala dela eta.[7]
Egitura eta antolamenduaHiru organo ezberdinek gauzatzen dituzte Palestinaren Askapenerako Erakundearen oinarrizko funtzioak:[4]
Presidenteak
Erreferentziak
Kanpo estekak |