Share to:

Palestra

Ponpeia-ko palestra. Erdialdeko zuloa urez bete eta prestakuntza gisa erabiltzen zen.

Palestra (antzinako grezieraz: παλαίστρα) Antzinako Greziako borroka eskola zen. Leku handien beharra ez zuten ekintzak, borroka eta boxeoa kasu, han egiten zituzten. Palestra gimnasio publikoen alde bat izan zitekeen edota palestraren funtzioa besterik ez izan zezakeen. Gimnasio bati atxikitu gabeko palestra egon zitekeen, ez ordea palestrarik gabeko gimnasiorik.

Palestra, kirol, kultur eta gizarte gunea.

Palestra greziar gizartearen ezaugarri nabarmenetakoa zen. Kirola eta hedaduraz edertasun fisikoak, eraikinaren garrantziari lotuta zegoen. Borroka zen hain zuzen ere greziar munduko kirolik zaharrena eta hedatuena, eta honek eraikinaren garrantzia areagotzen zuen.

Denbora igaro ahala, palestrak hezkuntza eta giza gune bihurtu ziren. Borroka eskola moduan aritzen baziren ere, hitzaldi filosofiko eta konferentzia-gune bilakatu ziren eta pixkanaka funtzio hauek eraikinaren funtzio nagusi bihurtu ziren. Palestraren zorua eta hormak, atleta ospetsu, jainko eta heroien irudiekin apaindu zituzten, hala nola, Apolo, Herakles, Eros eta Hermesen irudiekin.  Musika, sarri askotan, entrenamendu eta lehiaketen parte izaten zen.

Bitxikeria gisa, gaur egun Italian palestra hitzak, gimnasioa esan nahi du.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya