Paramuxir
| Paramuxir | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Chikurachki (en) |
| Garaiera | 1.816 m |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 2.471 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 50°23′00″N 155°41′00″E / 50.3833°N 155.6833°E |
| UTC ordua | UTC+12:00 |
| Honen parte da | North Kurils (en) |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako oblastak | |
| Hiri okruga | Severo-Kurilsky District |
| Ur-gorputza | Okhotskeko itsasoa Ozeano Barea Second Kuril Strait (en) Luzhin Strait (en) Fourth Kuril Strait (en) |
| Leku geografikoa | Kurilak Paramuxir |
Paramuxir (errusieraz: Парамушир, translit.: Paramushir, japonieraz: 幌筵島, Paramushiru-tō edo Horomushiro-tō, ainueraz: パラムシㇼ or パラムシㇽ) Kurilak uhartedian dagoen errusiar uharte bat da. Bere hedadura 2053 kilometro karratukoa da, uhartediko bigarren uharterik handiena delarik, Iturupen ondoren. Iparraldeko Kurilak uharteen taldearen barnean dago.
Uharteko herri handiena Sévero-Kurilsk da eta 2.500 biztanle inguru ditu.
Geografia
Paramuxir uhartea honako koordenatu geografikoetan dago:
- latitudea: 50º00' eta 50º46' N
- longitudea: 155º12' eta 156º10' E
Punturik altuena Chikurachki sumendia da, 1816 m-koa da. Itxura errektangular samarra du, 100 kilometroko luzera eta 20 kilometroko zabalera. Azalera 2.053 km²-koa da.
Ipar-ekialdean Xumxu uhartea dago, Kurilak uharteetako bigarren itsasarteak banatzen duena, eta, hego-mendebaldean, Onekotan eta Makanruxi uharteak daude, Kurilak uharteetako laugarren itsasarteak banatuta.
Administratiboki Sakhalingo oblastak kontrolatzen du.
Uhartearen iparraldean Ebeko sumendia dago.
Historia
Ainu jendeak populatu zuen uhartea. 1644ko mapa batean Japoniaren barnean agertzen da.
1711 eta 1713an errusiako larru merkatariak agertu ziren uhartean eta 1747rako errusiarren populazio bat bazegoen, eliza ortodoxo bat eraiki baitzuten.
1855ean Shimodako itunaren ondoren Errusiar Inperioaren menpean gelditu zen, baina 1875ean Japoniak eskuratu zuen eta Kashiwabara (柏原) izena eman zion.
Bigarren Mundu Gerra garaian Japoniako itsas armadaren bae garrantzitsua izan zen baina 1945ean sobietarrek konkistatu zuten Kurilen uhartedi guztia, Paramuxir barne.
1952an itsasikara bat izan zen eta tsunami batek Sévero-Kurilsk zeharo suntsitu zuen, eta berriz eraiki behar izan zuten toki garaiago batean. 2025eko azaroaren 5ean tsunami berri bat izan zen eta olatuek hirian uholdea eragin zuten.
Azpiegiturak eta ekonomia
Itsasportu bat du eta arrantzan oinarritzen da uhartearen ekonomia. Arraina prozesatzeko lantegi bat du.
Iruditegia
-
Sévero-Kurilsk herria
-
Fuss sumendia
-
Ebeko sumendiaren kraterra.
-
Kostaldea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










