Share to:

Partizipio

Partizipioa (latinetik eratorri zen: participare «esku / parte hartu») aditz eta izenondoen artean dagoen hitza da. Oraindik irauten duen (edo iraungo duen/irauten zuen) edo amaitutako ekintza bat adierazten du izenondoen eran.

Partizipioak perfektuak (ekintzaren emaitza azpimarratzen denean esaldian) edo inperfektuak (emaitza ez da azpimarratzen) izan daitezke, baita aktiboak (norbaitek edo zerbaitek jarduten duenean) edo pasiboak ere.

Euskara

Euskarazko partizipioak orainaldikoak, lehenaldikoak edo etorkizunekoak izan daitezke. Perfektuak edo inperfektuak izan daitezke, baita aktiboak edo pasiboak ere. «Egon» eta «izan» aditzek eta atzizkiek laguntzen digute partizipioak osatzen.

Adibideak:

  • «irauten duen uda» (aktibo (berak irauten duelako), inperfektu eta orainaldikoa);
  • «iraungo duen uda» (aktibo, inperfektu eta etorkizunekoa);
  • «irauten zuen uda» (aktibo, inperfektu (irautea amaitu zuen, baina horren emaitza ez da azpimarratzen) eta lehenaldikoa);
  • «erabiltzen den indarra» (pasibo (indarra norbaitek erabiltzen duelako), inperfektu eta orainaldikoa);
  • «erabilitako indarra» (pasibo, perfektua (erabilita dagoelako jadanik: emaitza dugu) eta lehenaldikoa) etab.

Beste hizkuntza batzuk

Beste hizkuntzetako partizipioek ez dituzte beti euskarazko partizipioen ezaugarri guztiak.

Errusiera

Adibidez, errusierazko partizipioak ez du etorkizuneko formarik eta ez ditu aditz osagarriak erabiltzen:

  • Строящий человек Strojaxtxij txelovek «Eraikitzen duen gizakia»;
  • Строивший человек Stroivxyj txelovek «Eraikitzen zuen gizakia»;
  • Строящееся здание Strojaxtxejesja zdanije «Eraikitzen den eraikina»;
  • Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina».

Errusierazko partizipioak laburtutakoak eta beteak ere izan daitezke eta horrek esanahia aldatzen du: Здание построено Zdanije postrojeno «Eraikina eraikita dago» — Построенное здание Postrojennoje zdanije «Eraikitako eraikina»

Alemaniera

Alemanierazko partizipioak, berriz, ez ditu forma pasiborik orainaldian ez eta forma aktiborik lehenaldian; aditz osagarriak lehenaldian erabiltzen ditu bakarrik:

  • Lesende Menschen «Irakurtzen duten gizakiak»;
  • Die Zeitung ist gelesen «Egunkaria irakurrita dago».

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya