Parzival
| Parzival | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Wolfram von Eschenbach |
| Sorrera-urtea | 1200 (egutegi gregorianoa) |
| Izenburua | Parzival |
| Jatorrizko herrialdea | Alemania |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | Zalduntza liburua eta Arthurian romance (en) |
| Hizkuntza | Goi Erdi Aroko alemana |
| Fikzioa | |
ikusi
| |

Parzival Erdi Aroan sortutako zaldunen poema epikoa da. Egilea Wolfram von Eschenbach poeta izan zen eta goi-alemanez idatzita dago. Poema, normalean XIII. mendearen lehen laurdenean datatua, Parzival (ingelesez Percival) arturiar heroiaren gertakizunak biltzen ditu. Parzivalen Graal Santuaren bilaketa luzea du ardatz nagusia. 25.000 bertso-lerro inguru ditu, 16 kapituluetan antolatuta.[1]
Jatorria
Eschenbachek idatzitako poema Chrétien de Troyes olerkari frantsesaren azken lanean inspiratzen da, Perceval ou le Conte du Graal. Chrétien de Troyesen poema ere Graal bilaketaren ingurukoa da; frantsesak Peredur Galesko heroia hartu zuen eta Percevalez bihurtu zuen. Dena dela, Chrétien de Troyesen lana osatu gabe gelditu zen eta horrek amaiera emateko gogoa zabaldu zuen egile askoren artean, tartean Wolfram von Eschenbach. Askoz beranduago Richard Wagnerrek, azken horren lana hartuta, Parsifal opera ospetsua idatziko zuen.[2]
Argumentua
Parzivalen aita, Gahmuret, beti abentura bila bizi izan zen zalduna zen. Horregatik, Herzeloyde, bere ama, basoaren erdian hazten saiatu zen, zalditeriaren mundua ezagutu ez zezan eta horrela gal ez zezan. Baina gazteak, zaldun arturiko batzuen balentriak entzun ondoren, Cameloteko gortera joatea erabaki zuen. Bertan, Gurnemanzengandik ohorearen printzipioak ikasten ditu eta bere jakin-mina eta oldarkortasuna neurtzen.
Bere lehen balentrietako batek objektu magikoz betetako gaztelu misteriotsu batera eramaten du; Anfortas gazteluaren buru da. Gaztea isilik egoten da, eta biharamunean gaztelu hondatu eta huts batean esnatzen da. Haluzinazioak ikusarazi dizkion sorginkeria baten biktima izan dela pentsarazten dio. Geroago, Mahai Biribilean leku bat merezi izatea eragiten dioten ekintza batzuen ondoren, bere ohorea gazteluan galdu zuela dioen pertsonaia bat agertzen da, hau da, Graaleko gazteluan. Orduan penitentziazko eta abenturazko bidaia bat hasten da jainkozko mesedea berreskuratzeko. Graalen duin kontsideratuko zaio bere bertutea frogatu ondoren, eta, halaber, bere babesle bihurtuko da.[3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kasu guztietan pertsonaia beraren barianteak dira:
- Parsifal, Richard Wagnerren opera.
- Pertzeval, Artur erregearen Mahai Biribileko Zaldun mitikoetako bat da.
- Perceval ou le Conte du Graal Chrétien de Troyes olerkari frantsesaren lana.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









