Share to:

Patrice Talon

Patrice Talon


Beningo Errepublikako presidente

2016ko apirilaren 6a - 2026ko maiatzaren 24a
Thomas Boni Yayi - Romuald Wadagni
Bizitza
JaiotzaOuidah1958ko maiatzaren 1a (68 urte)
Herrialdea Benin
Familia
Ezkontidea(k)Claudine Talon
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversité Cheikh Anta Diop (en) Itzuli
École nationale de l'aviation civile
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua eta Beningo Errepublikako presidentea
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm12494493 X.com: patricetalonpr Edit the value on Wikidata

Patrice Talon (Ouidah, 1958ko maiatzaren 1a) benindar enpresaburu eta politikaria da. Beningo Errepublikako presidentea izan zen 2016tik 2026ra.[1]

Bizitza

Patrice Guillaume Athanase Talon Ouidahen jaio zen, 1958ko maiatzaren 1ean. Zientzietako gradua lortu zuen Dakarreko Unibertsitatean, eta Parisko Abiazio Zibileko Eskola Nazionalean sartu zen.[2] Pilotua izan nahi zuen, baina ez zuen azterketa medikua gainditu.

Beninera itzulirik, nekazaritza-banaketako negozioetan jardun zuen, eta inperio bat eraiki zuen herrialdeko klase politikoarekin zituen loturei esker. Hori zela eta, "Kotoiaren erregea" ezizena eman zioten. Thomas Boni Yayi presidentearen jarraitzaile, 2006ko eta 2011ko hauteskundeetarako kanpainak finantzatu zizkion.[2]

Hautagai independente gisa aurkeztu zen 2016ko martxoko presidentetzarako hauteskundeetara. Lehenbiziko bozketan bigarren amaitu zen, Lionel Zinsouren atzetik, baina bigarren txandan nagusitu zitzaion botoen %65ekin.[2] 2021eko hauteskundeak lehenbiziko itzulian irabazi zituen, botoen %86,3 jasota. Oposizioak, ordea, Talonen autoritarismoa salatu zuen.[3][4]

2025eko abenduaren 7an, militar talde bat presidente kargutik kentzen saiatu zen. Berri agentzien arabera, armadak zapuztu zuen presidentearen jauregiaren aurkako erasoa eta matxinoak atxilotu.[4]

Erreferentziak

  1. Jounaïdi, Aabla. Bénin: Patrice Talon, le président de la rupture?. Radio France Internationale, 2016ko martxoak 22, rfi.fr (kontsulta data: 2025-12-10).
  2. a b c H.E. Patrice Talon. summit.norwegianafrican.no (kontsulta data: 2025-12-10).
  3. Deveaux, Jacques. Présidentielle au Bénin : Patrice Talon prend goût au pouvoir et la démocratie s'en ressent. franceinfo.fr (kontsulta data: 2025-12-10).
  4. a b Armadak kontrola berreskuratu du eta Estatu kolpea zapuztu Beninen. Naiz, 2025eko abenduak 8, naiz.eus (kontsulta data: 2025-12-10).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya