Share to:

Patxi Azparren

Patxi Azparren
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (57/58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaUrrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea, politika-idazlea eta aktibista
Lan nabarmenak
KidetzaKontzientzia Eragozpen Mugimendua
Autodeterminazioaren Biltzarrak
Euskaria Fundazioa

Patxi Azparren Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1968) ekintzaile antimilitarista, indarkeria-ezean eta desobedientzia zibilean aritua da. Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko militantea, Autodeterminazioaren Biltzarretan (ABK) eta Euskaria fundazioan batik bat hartu parte. Antropologoa eta euskara irakaslea.[1]

Bizitza

Patxi Azparren Donostian, 1968an, jaio zen. Gaztetik herri mugimenduetan ekintzaile izan da. Soldaduskari intsumiso, KEM-MOC taldeko partaide izan zen, eta Gipuzkoan haren aurpegi ezagunetako bat. Autodeterminazioaren arloan Autodeterminazioaren Biltzarrak herri-mugimenduaren eledunetako bat izan zen. Talde honen izenean Lizarra-Garaziko Akordioaren talde iraunkorreko kide izan zen.

Gipuzkoako Eragozpen Taldearekin hainbat proiektutan lagundu zuen Perun eta Euskal Herrian. Talde honekin ere 10 urtez "Indarkeriari-ezari buruzko jardunaldietan" saioen antolakuntzan lagundu zuen.

18/98 sumarioan auziperatua, hilabete eman zuen espetxean, sei urte behin-behineko askatasunean egon zen eta epaiketa iritsi aurretik, kargurik gabe aske geratu zelarik, bere kasua artxibatua izan zen.

Burujabetzaren Aldeko Desobedientzialariak taldean aritu zen. Talde honek Ipar Euskal Herriko "Demo" taldearekin batera euskal naziotasunaren aldeko ekimenak bultzatu zituen.

Nazioeztabaidaguneko taldeko kidea izan zen, baita Independentista taldeko sortzaileetako bat ere.[2]

Maltzagako Mahai izena izan zuen ekimenaren idazkaria izan zen.

2003tik euskara irakasle ari da eta euskararen erabileraren aldeko ekimenetan .

2020ean osatu zen AntimilitaristaEH koordinakundeko kidea da, Bake Ekintza Antimilitarista taldekide gisa.

Idazlanak

Ikerketa batzuk egin ditu, bestetik, euskal diasporaz, euskarari buruz, migrazioei buruz eta batzarrei buruz. Bidehelburu taldeak argitaratu dituen hainbat liburutan parte hartu du. Argia, Berria eta Gara egunkarietan artikulu egilea da.

Liburuak

  • Batzarrak, jatorrizko antolaketa. ISBN:978-84-616-6623-2[3]
  • Raul Arkadia kazetariarekin batera. "Askatasun ufadak". Andoni Perez Cuadradoren biografia.

Lantaldean eginak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya