Share to:

Paul Gomes

Paul Gomes
1. elizbarrutiko apezpiku

2026ko martxoaren 25a -
Elizbarrutia: Joypurhateko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaRajshahi1962ko irailaren 3a (63 urte)
Herrialdea Bangladesh
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

Paul Gomes (bengaleraz: পল গোমেজ; Kharbaria[1], 1962ko irailaren 3a) bangladeshtar elizgizon katolikoa da, 2026tik aurrera Joypurhateko apezpikua dena.[2]

Bizitza

Familiako sei seme-alabetatik hirugarrena, Paul Gomes Kharbaria herrian jaio zen. Filosofia eta teologia katolikoa ikasi zituen Dhakako Espiritu Santuaren apaizgaitegi nazionalean. Arte Ederretako lizentziatura ere lortu zuen Dhakako Notre Dame Unibertsitatean, eta 1992ko abenduaren 29an Patrick D'Rosario kardinalak apaiz ordenatu zuen. Ondoren, ikasketak jarraitu zituen Manilako (Filipinak) Santo Tomas Unibertsitatean, Teologia Dogmatikoko masterra eta lizentziatura eginez, eta Kenteko (Ingalaterra) San Atnselmo Institutuan psiko-espiritualtasuneko diploma lortuz.[1][3]

Apaiz gisa, honako kargu hauek izan zituen: Surshuniparako Jaunaren Aurkezpenaren parrokiako bikarioa (1992tik 1994ra); Dinajpurko Tarteko Apaizgaitegiko errektorea (1994tik 1998ra); Ramnako San Jose apaizgaitegiko errektorea (2000tik 2002ra); Beneedwarko parrokiako bikarioa (2000tik 2002ra); Bananiko (Dhaka) Espiritu Santuaren apaizgaitegi nagusiko Teologia Dogmatikoko irakaslea (2002tik 2009ra) eta errektoreordea (2009tik 2010era); Borniko Virgo Potens elizako parrokoa (2010etik 2016ra); Rajshahiko Artzain Onaren katedraleko parrokoa (2016tik 2021era); Rajshahiko elizbarrutiko bikario jenerala eta aholkularia (2016tik 2021era) eta Bananiko (Dhaka) Espiritu Santuaren apaizgaitegi nagusiko errektorea (2021etik 2026ra).[3]

2026ko martxoaren 25ean, Leon XIV.a aita santuak Joypurhateko elizbarruti sortu berriko lehen apezpiku izendatu zuen.[3] Urte bereko ekainaren 5ean jaso zuen apezpiku-ordenazioa Beneedwarko elizan, Gervas Rozarioren eskutik, Bejoy Nicephorus D'Cruzek eta Kevin Stuart Randallek lagunduta.[2]

Ondorengotza apostolikoa

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Corraya, Sumon. «Paul Gomes, first bishop of Joypurhat, a land without cathedrals but rich in faith» AsiaNews 2026-06-05 (kontsulta data: 2026-06-07).
  2. a b c (Ingelesez) «Bishop Paul Gomes» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-06-07).
  3. a b c (Italieraz) «Erezione della Diocesi di Joypurhat (Bangladesh) e nomina del primo Vescovo» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2026-03-25 (kontsulta data: 2026-06-07).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya