Paulo Orosio
Paulo Orosio (latinez: Paulus Orosius; Braga, c. 383 - c. 420) historialari, teologo eta apologista kristaua izan zen. Apaiz egin eta 414an Hiponara joan zen; han Agustin santuaren jarraitzaile izan zen eta liburu bat idatzi zuen priszilianismoaren aurka: Conmonitorium ad Augustinum de errore Priscillianistarum et Origenistarum. 415ean Agustin santuak Palestinara bidali zuen pelagianismoari aurre egin ziezaion; heretikotzat salatu zuen Pelagiok, eta pelagianismoaren aurkako liburu bat idatzi zuen: Liber apologeticus contra Pelagianos. 416ean Hiponara itzuli zen, eta Agustin santuak kristautasunaren aldeko historia-liburu bat idatz zezala agindu zion; hala idatzi zuen bere idazlanik garrantzitsuena, Historiarum libri VII adversus paganos. Liburu horrek ospe handia izan zuen Erdi Aroan eta hizkuntza askotara itzuli zen. Erreferentziak
|