Pelargir
Tolkienen legendarium ospetsuan Pelargir Gondorreko portu hiri handi bat da, Lebennin eskualdean dagoena, Sirith ibaia Anduin ibaiarekin elkartzen den tokian kokatua, azken honen itsasoratzetik gertu. Hiria Osgiliathetik 161 kilometrora altxatzen da, eta Anduinen ahotik distantzia berera. Erabilera militar eta komertzialeko portu bat zen, bertako kaietan berrogeitamar itsasontzi ere ainguratuak izan zitzakeena. Gondorreko bideak Pelargir zeharkatzen du, Minas Tirith Linhirrekin lotuz. Ibaiaren beste aldetik galtzada Haradeko bidera lotzen da.
Historia
Pelargir Eguzkiaren Bigarren Aroko 2350. urtean sortu zuten Numenortar leialek. Hiri honetan sortu zen adunaiko hizkuntza, nondik mendebaldeko gizakien erresuman zehar hedatzen hasi zen. Eärnil I.a erregeak eraiki zuen hiri honetan Gondorreko lehen flota handia.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1432. urtean Senideen arteko borroka piztu zen, zuzenean Eldacar Castamir Usurpatzailearekin nahasten dituena Gondorreko tronuko oinordekotzarako gerra zibil batean. Zibilek Castamirren alde egiten zuten, flotaren kapitaina zena. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1437. urtean Castamirrek bere burua errege izendatzen du, eta Gondorreko hiriburua Pelargirrera pasatzea pentsatzen du, baina Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1447. urtean gerra zibla amaitzen da Eldacarren garaipenarekin. Hurrengo urtean Castamirren semeek eta armadak Umbarrera ihes egin zuten portuan setiatuak izan ondoren. Hiria Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1634. urtean eraso zuen Castamirren birbilobak ziren Angamaitë eta Sangahyando buru ziren Umbarreko kortsarioen flota batek, une horretan Minardil erregea hiria defendatzen ari zela hil zelarik. Mende batzuk beranduago, Ekthelion II.a seneskalak era berean Pelargirreko flota Umbarren aurka bidali zuen, Thorongil kapitain zutela, ezkutuan lanean ari zen Aragorn zena.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urteko martxoan hiria Umbarreko kortsarioek hartu zuten Eraztunaren Gerran. Baina Aragorn, Gimli eta Legolas doaz Konpainia Grisaren buru, eurekin Hildakoen Armada eramanez, Pelargirreko gudua erraz irabazi zutenak, hildakoen armada handiari esker martxoak 13an. Bi egun beranduago, Konpainia Grisa Osgiliathen lehorreratzen da kortsarioen itsasontziekin eta bidea egiten dute Pelennorreko Zelaietako Gudurantz.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









