Pergamino

Pergaminoa[1], halaber larrutx[2] edo larrukia[3], idazteko edo liburuak josteko prestatu den abere-larruzko oinarria da. Pergaminoa K.a. II. mende inguruan asmatu zen; aurretik ere erabili zen larrua idazteko, baina orduan hasi ziren teknika eta trataera berriak erabiltzen, orriaren bi aldeetan idazten eta bildukinak egin beharrean pergaminozko kodexak edo liburuak egiten. X. mendetik mendebalean papera erabiltzen hasi zen arte, XIV. mende ingurua arte, idazteko gehien erabili zen gaia izan zen.
Pergaminoak egiteko ardi, ahuntz edo bigantxa larrua erabiltzen da batez ere; larrua urez bustitzen da eta gero karea ematen zaio ilea aska dadin eta ondoren garbitu, tenkatu eta leundu egiten da. Animalia jaioberrien larruz egindako pergamino leunei vitela izena eman ohi zaie; halakoak ziren antzinakoenak, baina geroago, eskaera handia zela eta, pergamino zabarragoak egiten hasi ziren. XII. mendean pergamino malgu leuna hasi zen erabiltzen berriro. Konstantinoplan purpuraz tindaturiko eta urrez eta zilarrez apaindutako pergaminoak egin ziren; ohitura hori Erdi Arora arte gorde zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









