Periko Solabarria
| Periko Solabarria | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1982ko azaroaren 11 - 1986ko apirilaren 23a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1979ko martxoaren 17a - 1982ko abuztuaren 31 Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Portugalete, 1930eko urtarrilaren 27a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Bilbo, 2015eko ekainaren 24a (85 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, politikaria eta langilea | ||||
| Lantokia(k) | Madril | ||||
| Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
| Alderdi politikoa | |||||
Periko Solabarria Bilbao (Portugalete, Bizkaia, 1930eko urtarrilaren 27a – Bilbo, 2015eko ekainaren 24a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikaria izan zen, Erromatar Eliza Katolikoko apaiz izana. Militante nekaezina, 85 urte zituela ere, hil aurretxoan, kalean ibili zen protestetan parte hartzen.[1]
Bizitza
Familia xume baten baitan jaioa, 1954. urtean apaiztu zen. Apaiz lanak Bizkaiko Meatzaldean egin zituen. Apaiz langile jardun zuen hainbat urtetan, eta langile-mugimenduan parte hartze nabarmena izan zuen frankismo garaian. Hori dela eta, hainbat aldiz espetxeratu zuten Zamoran. LAB erakundean sartu zen 1975ean, eta, Euskadiko Ezkerra alderdian egindako militantzia labur baten ondoren, Herri Batasunari atxiki zitzaion. Alderdi horrekin, Espainiako diputatu izan zen 1979an eta 1982an. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide ere hautatua izan zen 1980an. 1983ko eta 1987ko foru hauteskundeetan Bizkaiko Foru Aldundiko batzarkide izendatu zuten.
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioko Bizkaiko zerrendan azken tokia izan zuen. 2013an Barakaldoko jaietako pregoilari izendatu zuten, baina Tontxu Rodriguez PSEko alkateak ukatu egin zion pregoia irakurtzea, PPren helegite bat aintzat hartuta. Herri Batasunekoa izateagatik egin zuen eskaera hori PPk.[1]
Azken urteetan, mugimendu sozialen protestetan parte hartu zuen, batez ere behartsuen, langabeen, etxegabeen, euskal presoen eta borroka feministaren alde. 2015eko ekainaren 24an hil zen arte, militante nekaezina izan zen, eta bukaeraraino buruz ondo ibili zen, baina osasun arazoak izan zituen 2012ko irailaren 26az geroztik. Egun hartan, greba batean, aldakan jo zuen ertzain batek, eta min izan zuen harrezkero.[1]


Bibliografia
- Barberena Mondragon, Eneko (2015): Periko gazteekin hizketan, Txalaparta.
- ↑ a b c Jon Ordoñez eta Ainhoa Larrabe: «Periko Solabarria hil da, ezker abertzaleko kide historiko eta militante nekaezina», Berria, 2015-06-24.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









