Share to:

Perl

 Perl
Jatorria
Sortzailea(k)Larry Wall
Sorrera-urtea1987
Argitaratze-data1987
Azken bertsioa5.42.2
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Programazio paradigmamulti-paradigm programming (en) Itzuli
Sistema eragileaLinux, MacOS X, Microsoft Windows, Solaris, AIX eta HP-UX
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaArtistic License eta GNU General Public License, version 1.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
Honen eragina jaso duC++, C, sed, AWK, BASIC, Lisp eta Unixeko shell
Ekoizpena
DiseinatzaileaLarry Wall
GaratzaileaLarry Wall eta The Perl Foundation (en) Itzuli
MaskotaPerl Camel (en) Itzuli
perl.org
Iturri-kodeahttps://github.com/Perl/perl5

Perl Larry Wallek sortutako programazio lengoaia dinamikoa da, 1987an argitaratutakoa. Beste programazio lengoaia batzuen ezaugarriak bateratzen ditu, hala nola, C, Shell script, AWK, sed eta Lisp.

Testu fitxategiak aztertu eta manipulatzeko bereziki sorturiko programazio-lengoaia da Perl, egokia beraz egokirik bada hizkuntzarekin erlazionatutako atazetarako. Fitxategiak lerroz-lerro irakurtzeko gai da eta karaktereak eta hitzak bezalako terminoak maneiatzen ditu. Adierazpen erregularren bitartez testuetan bilaketak eta aldaketak egiteko izugarrizko tresneria eskaintzen du.

Perl software-librea da eta doakoa. Konputagailu eta sistema eragile guztientzat aurki daiteke doako Perl inplementazioa.

Perl lankidetzan oinarritua dago. CPAN software artxibategiak Perl komunitateak idatzitako programak biltzen ditu, eta doan jaitsi eta erabil ditzakegu. Haietako asko testuak prozesatu eta manipulatzeko gehigarriak (moduluak) dira.

Perl lengoaiaren sortzailea den Larry Wall hizkuntzalariarenak dira aipu hauek: “Perl egin behar duzun hori egiteko lengoaia da”, “Errazak diren gauzak errazak izan behar lukete, eta zailak berriz posible”, “Gauza bera egiteko modu bat baino gehiago dago”.

Sintaxia

Kaixo mundua adibidea:

print "Hello, world!\n"

Berez aldagaiak erazagutzeko beharrik ez dago Perl lengoaian. Baina hori nahiko praktika arriskutsua denez komeni da programa hasieran bi sententzia hauek jartzea, txarto idatzitako aldagai-izenak gaizki ulertuak izan ez daitezen:

use warnings;
use strict;

Liburuak

  • Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola eta Aitor Soroa Etxabe. TAPE Testu-analisirako PERL erremintak UEU 2009.
  • Randal L. Schwartz eta Tom Phoenix, Learning Perl (5th edition), O'Reilly Press 2008. Perl lengoaiaren ikasketan hasiberria denarentzat abiapuntu egokia.
  • (Ingelesez) Wall, Larry; Christiansen, Tom; Orwant, Jon. (2000). «Programming Perl, 3rd Edition» O’Reilly ISBN 0-59-600027-8. (kontsulta data: 2025-09-04). Primerako erreferentzia liburua, nahiz eta hasiberrientzako gogor samarra gerta litekeen.
  • Michael Hammond, Programming for Linguist. Perl for language researchers, Blackwell Publishing 2003. Liburu zoragarria, Perl lengoaiaren oinarriak erakusten ditu hizkuntzaren azterketarako aplikazioetan indar eginaz.
  • Tom Christiansen eta Nathan Torkington, The Perl Cookbook, O’Reilly and Associates, 2003. Errezeta liburua, programazio-ataza andana eta hauen soluzio ezberdinak biltzen dituena. Programatzen esperientzia duenarentzat egokia, adibide praktikoz hornitua.

Kanpo estekak


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya