Share to:

Perlak

Perlak
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motaindie, postpunk
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)2013 -2018
Taldekideak
Maite Martiarena
Patxi Agirre
Ilargi Agirre
Oihane Abarrategi
Lehengo taldekideak
Miren Narbaiza
Informazio gehigarria
https://www.facebook.com/perlakband/ https://perlak.bandcamp.com/
Badok: perlak Musikasten: perlak


Perlak musika talde zarauztarra da, 2013an sortu zena indie post-punk eszenaren baitan. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituztela[1].

Oihane Abarrategi (teklatua, gitarra, ahotsa), Patxi Agirre(baxua, ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Maite Martiarena (ahotsa, gitarra, teklatua) taldearen sortzaileak dira. Lehenengo kontzertuak Nagore Etxabe bateria-jolearen laguntzarekin eman bazituzten ere, laster lotu zitzaien Ilargi, taldea osatuz. [2]

Laukoteak lehenengo lana grabatu zuen Mungiako GAUA estudioan Aitor Abio eta Asier Zubelzurekin, 2013aren azaroan.

2014an, Perlak lehenengo lanaren aurkezpena egin zuten Udaberrifest jaialdian Zarautzen eta Gaztea Maketa lehiaketako finalera heldu ziren epaimahaiak aukeratuta.[3] Etenaldirik gabe jo zuten urte osoan zehar, herri eta auzoetako jai, kontzertu areto, gaztetxe eta jaialdietan. Urtea Durangoko Azokan kritika oso onak jaso zituen diskoa presentatuz itxi zuten. [4]

2015ak aldaketak ekarri zituen taldearentzat, Oihane ama izan zen eta bere ordez Miren Narbaiza (Napoka Iria, M I C E) taldean sartu baitzen. Oihaneren azken kontzertua Elkar Estudioa Sesioak saioetarako taldeak Elkarrentzat eta Hamaika Telebistarentzat grabatutako zuzenekoa izan zen Perlak (Zuzenean).[5][6] Urte berean , Nagore Etxabek zuzendutako lehen bideoklipa atera zuten, "Olatu" [7] eta Emakumeen Mundu Martxako abestia egitearen ardura hartu zuten “Bandera moreak”, Uxue Alberdiren testua musikatuz. [8][9]


2016ko udaberrian grabatu zuten bigarren estudioko lana, Itzaletatik. Horretarako berriro ere GAUA estudiora itzuli ziren, Aitor Abio eta Asier Zubelzurekin. Itzaletatik, Donostiako Le Bukowskin eta Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean aurkeztu zuten eta jarraian kontzertu ugari jo zituzten. Kritika onak jaso zituen bigarren disko honek ere.[10] Gainera, Intxorta 1937 Elkarteak eskatuta, emakume errepresaliatu eta erresistenten omenez kantua sortu zuten, "Isilpeko Hitzak".[11]

2017an Mirenek taldea utzi eta Oihane Perlakera bueltatu zen. Mirenen azken kontzertua Kilometroetan taldeak egin zuen emanaldia izan zen. Jatorrizko laukoteak kontzertu batzuk eman zituen, besteak beste, Mekfest eta Jazpana jaialdietan eta taldearen bigarren bideoklipa aurkezten zuten, Nagore Etxaberen gidaritzapean hau ere, "Emakume Kuantikoa". [12]

2018aren abenduan, bost urteko ibilbidea eta gero,  Perlaken aroa bukatutzat ematea erabaki zuten Ilargi, Patxi, Oihane eta Maitek eta horrela jakinarazi zuten sare sozialen bidez.

Partaideak

  • Maite Martiarena, ahotsa, gitarra, teklatua, koruak
  • Patxi Agirre, ahotsa, baxua, teklatua, koruak
  • Ilargi Agirre, bateria, koruak
  • Oihane Abarrategi, ahotsa, gitarra, teklatua, koruak[13]

Diskografia

  • Perlak (2014)
  • Elkar Estudioa Sesioak - Perlak (Zuzenean) (2015)
  • Itzaletatik (2016).

Erreferentziak

  1. «Perlak» KATAPULTA - Plataforma 2017-02-13 (kontsulta data: 2018-03-08).
  2. Urolakosta Hitza. Perlak musika taldea. (kontsulta data: 2018-12-18).
  3. EiTB. Gaztea maketa lehiaketa 2014: concierto de Perlak. (kontsulta data: 2018-12-18).
  4. (Gaztelaniaz) «Noticias música indie» MondoSonoro 2014-09-28 (kontsulta data: 2018-12-18).
  5. elkarargitaletxea. Elkar Estudioa Sesioak - Perlak. (kontsulta data: 2018-12-18).
  6. elkarargitaletxea. PERLAK - Elkar Estudioa Sesioak - Aurrerapen bideoa. (kontsulta data: 2018-12-18).
  7. tagore doremi. Perlak - Olatu [official clip 2015 [SD 480p]. ] (kontsulta data: 2018-12-18).
  8. EHko Emakumeen Mundu Martxa. Bandera moreak - Perlak. (kontsulta data: 2018-12-18).
  9. Bandera moreak. (kontsulta data: 2018-03-08).
  10. (Gaztelaniaz) «Perlak - Crítica de "Itzaletatik (2016)» MondoSonoro 2016-07-05 (kontsulta data: 2018-12-18).
  11. intxorta1937. “ISILPEKO HITZAK” Perlak (Intxorta 1937 Kultur Elkartea). (kontsulta data: 2018-12-18).
  12. tagore doremi. Perlak - Emakume kuantikoa (official clip 2017). (kontsulta data: 2018-12-18).
  13. Perlak. (kontsulta data: 2018-03-08).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya