Share to:

Perpaus txertatu

Perpaus txertatuak (edo mendeko perpausak) beste baten mende dauden perpausak dira, nagusiago den perpaus batean txertatuak daudenak.

Sailkapena

Perpaus txertatuen sailkapena aski arazotsua da, irizpide bat baino gehiago erabil baitaiteke. Irizpide nagusiak bi dira:

  1. Irizpide formala, adizkiaren formari eta gainerako atzizki eta aurrizkiei begiratzen diena.
  2. Esanahiaren eta funtzioaren arabera egiten den sailkapena.

Zail da irizpide horietariko batekin bakarrik lan egitea. Horregatik, lehentasuna formari emanda ere, funtzioa eta esanahia ere sarritan kontuan hartu behar dira.


1) Adizkiaren araberako sailkapena

Adizki jokatua dutenak eta adizki jokatu gabea dutenak. Hori da lehenbizi egin beharreko bereizkuntza. Perpaus txertatuko adizkia, batzuetan, jokaturik agertuko da, eta, beste batzuetan, jokatu gabe:

  • a) Berehala isiltzeko esan genion Andoniri.

Berehala isiltzeko perpaus txertatua da, baina perpaus txertatuko adizkiak ez du ez pertsona-markarik ez denbora-markarik: isiltzeko adizkia jokatu gabea da.

  • b) Berehala isilduko zela esan zuen Andonik.

Berehala isilduko zela ere perpaus txertatua da, goikoa bezala, baina, oraingoan, adizkiak baditu pertsona- eta denbora-markak. Beraz, kasu honetan aditz jokatuzko perpaus txertatua da. Batzuetan, perpaus txertatua adizki jokatuzkoa izan edo adizki jokatu gabekoa izan, alde handia dago, semantikaren ikuspegitik. Goiko a) eta b)-ren artean zein diferentzia dagoen ikusi besterik ez da. Baina, beste batzuetan, morfologiazko diferentzia horrek ez dirudi alde semantiko handirik dakarrenik berekin. Adibidez, honako bi perpaus hauen artean ez dago alde handirik, nahiz bata aditz jokatua duena eta bestea aditz jokatu gabea duena izan:

  • Berandu etortzeagatik pasatu zaizu hori.
  • Berandu etorri zarelako pasatu zaizu hori.


2) Esanahiaren eta funtzioaren araberako sailkapena

Gramatiketan, perpaus txertatuak duen funtzioaren nahiz esanahiaren arabera sailkatu ohi dira. Alde horretatik, honako sailkapen hau egin liteke:

a. Perpaus konpletiboak: gehienetan ZER galderari erantzuten diote, eta objektua edo subjektua den izen-sintagmaren lekua hartu ohi dute perpausean.

b. Perpaus erlatiboak: sarritan ZEIN galderari erantzuten diote, eta izen-sintagman izenlagunak betetzen duen zeregina bete ohi dute.

c. Denborazko perpausak: NOIZ galderari erantzuten diote, eta adizlagunaren zeregina betetzen dute.

d. Modu-perpausak: NOLA galderari erantzuten diote, eta moduzko aditzondo baten ordain izan daitezke. Adizlagun izan ohi dira hauek ere.

e. Kausa-perpausak: ZERGATIK galderari erantzuten diotenak.

f. Helburu-perpausak: ZERTARAKO galderari erantzuten diotenak.

g. Baldintzazko perpausak: baldintza bat ezartzen dute.

Modu bertsuan bereizi ohi dira perpaus kontzesiboak, ondoriozkoak edo kontsekutiboak, konparaziozkoak etab. Beti ere, perpaus txertatuaren eta perpaus nagusiaren arteko erlazio semantikoa kontuan hartuz egindako sailkapena da hori. Sailkapen horrek arazo bat du, hala ere: zail da hizkuntzaren bidez aditzera eman daitezkeen nabardura semantiko guztiak jasotzea.

Bestalde, zenbait perpaus modu bateko eta besteko izan daiteke aldi berean. Adibidez, perpaus konparatiboak denborazko ere izan daitezke. Esaterako: Zuk nahi zenuen baino lehenago etorri ziren bisitariak. Perpaus horretan konparazioa ezartzen da, baina, aldi berean, denborazko ere badela argi dago. Hain zuzen, denborari buruz egiten da konparazioa. Dena den, bide zehatzagoa dirudi perpaus txertatuetan gertatzen diren marka edo morfemak banan-banan aurkeztea. Hala, perpaus txertatuak semantikoki barik formalki sailkatu daitezke ondo. Nolanahi ere, semantika pixka bat baztertu arren, nahitaezkoak dira bestelako irizpideak, alegia, perpausaren barnean perpaus txertatuak betetzen duen zereginari erreferentzia egitea. Horiek horrela, nahitaezko gertatzen da perpaus erlatiboez edo konpletiboez, konparatiboez eta antzekoez hitz egitea.

Zenbait mota

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya