Share to:

Peru Gurea

Partitura

Peru Gurea edo Peru Gurea Londresen ahozko tradizioko euskal balada bat da. Resurrección María de Azkuek bildua Cancionero Popular Vasco[1] bilduman, 1922. urtean Elgoibarren entzuna[2], nahiz eta aurretik ere entzuna izan zen (XIX. mendean[3]). Bertan, elkarrizketa bat agertzen da, emakume, senar, morroi eta arrotz baten artekoa, baserri giroan.

Orduztik, abesti hau bertso doinu bezala erabili dute[4][5][6][7] eta abeslari eta musika talde ugarik bertsio desberdinak egin dituzte, tartean, Lourdes Iriondok[8], Oskorrik[9] eta Hiru Trukuk[10].

Edukia[2]

Emakumeak kantatzen du:


Peru gurea Londresen

zingulun-larrak ekarten

hura (y) andikan etorriarte

guztiok dantza gitezen.

¡Ai ori egia!

Zingulun zangulun Maria.


Arrotzak dio:


Kaponak daude erretzen,

oilaskoak mutiltzen;

eztin ark asko orai pentsatzen

onela gerala dantzatzen.

¡Ira-jira-bira!

Aztan-zingulun Maria.


Morroiak argudiatzen du:


Ugazaba topau neban

Santo Tobeko zubian

neugaz atzera ekarri neban

sardin-sestotxo barrian.

¡Ai ori egia!

Daigun inguru, Maria.


Beste bertsio baten arabera, morroiak dio:


Nagusia Bitorian

plazako ostatu berrian,

osoro larrugorrian

sartu zait saski-erdian.

¡Ira-jira-bira!

Orain duk ire aldia.


Morroiak hau esatean ostikada bat eman zuen. Senarra hasi zen kantari:


Neure mutiltxo txikia,

ik esan uen egia

medikuarekin dantzatzen zala

nere emazte Maria.

¡Ai oi egia!

Iretzat mando zuria.


Beste bertsio baten arabera, senarrak hau dio:


Nere mutiltxo txoria,

ik erran datak egia:

dantzan arrapatuko dudala

nere andre Maria:

¡Ira-jira-bira!

Iretzat mando aundia.

Kontakizuna

Istorioak kontatzen duenaren arabera, festa giroan gertatzen den egoera bat da. Non guztiak dantzan eta festa giroan daudenean emakume ezkondua aritzen den herriko medikuarekin dantzan. Hau morroiak, emakumearen senarrari salatzen dio eta senarrak ordainetan mando zuri edo handi bat ematen dio opari.

Berso doinua

Abestia bertso doinutzat hartuta, kopla handiaren neurrikoa dela ikus genezake.[4]

Egitura metrikoa: 8A / 8A / 10 / 8A (hg) | 8A / 8A / 18A

Erritmoa: 8/8/18/8

Erreferentziak

  1. Azkue, Resurrección María de.. (1968). Cancionero popular vasco. Biblioteca de La Gran Enciclopedia Vasca PMC 277966438. (kontsulta data: 2019-10-23).
  2. a b «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-10-23).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-10-30).
  4. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-10-24).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen II - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-10-24).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen III - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-10-24).
  7. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen IV - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-10-24).
  8. Peru Gurea. (kontsulta data: 2019-10-24).
  9. Peru Gurea Londresen. (kontsulta data: 2019-10-24).
  10. Hiru Truku - Peru Gurea. (kontsulta data: 2019-10-24).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya