Petra Elser
| Petra Elser | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Frankfurt am Main, 1963ko maiatzaren 26a (63 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea |
Petra Elser (Frankfurt am Main, Alemania, 1963ko maiatzaren 26a) alemaniar itzultzailea eta gizarte-ekintzailea da.
Lehen urteak
Petra Elser 1963ko maiatzaren 26an jaio zen, Frankfurten. Gaztetan Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili zen. Idazkari-ikasketak egin zituen sorterrian, eta 28 urterekin Madrila joan zen, gaztelania ikastera. Hiru urtez Espainiako hiriburuan bizi ostean, Juan Luis Agirre euskal herritarra ezagutu zuen, eta harekin batera Frantziako hegoaldean bizitzen jarri zen.
1996an, biak atxilotu zituzten, Elser eta Agirre, 18 hilabeteko semearekin batera. Elserri ETAren laguntzaile izatea egotzi zioten; Agirreri, berriz, ETAko militantea izatea. Elserrek sei urte egin zituen kartzelan, eta handik aterata Parisen bizi izan zen; nazioarteko enpresa batean jardun zuen, idazkari-lanetan. Urtebetegarrenera, berriz atxilotu zuten, eta Madrila estraditatu zuten. Espainian, bi urte gehiago egin zituen kartzelan. Espetxealdiak euskara ikasteko probestu zituen.
Itzultzailea
Aske geratu zenez geroztik, Elser Euskal Herrian bizi da. Azken urteetan, euskarazko literatura alemanera itzultzeko proiektu bat dauka esku artean. Horrez gain, Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da; lan-munduaren esparruko egitasmoen bidez, bai eta kulturaren eta kirolaren alorreko proiektuen eta hizkuntza-transmisioaren bidez, euskararen inguruan biltzen diren herritarren artean kohesioa areagotzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten dute.
Itzulpen-lanak
Petra Elserrek hainbat liburu itzuli ditu euskaratik alemanera:
- Der gefrorene Mann, Joseba Sarrionandiarena (jatorrizko izenburua: Lagun izoztua, 1999)
- Lärm der Grillen, Edorta Jimenezena (Kilkerren hotsak, 2003)
- Die Stimme der Wale, Edorta Jimenezena (jatorrizkoa: Baleen berbaroa, 1997)
- Rock´n roll, Aingeru Epaltzarena (jatorrizko izenburua: Rock´n roll, 2000)
- Pasaia Blues, Harkaitz Canorena (jatorrizko izenburua, Pasaia Blues, 1999)
Euskara eta etorkinen integrazioaren aldeko ekintzailea

Espetxealdian euskara ikas zuen eta geroztik euskararen militantea izan da. Banaiz Bagara taldeko dinamizatzailea eta zuzendaria da. Lan-munduaren esparruko egitasmoen bidez, bai eta kulturaren eta kirolaren alorreko proiektuen eta hizkuntza-transmisioaren bidez, euskararen inguruan biltzen diren herritarren artean kohesioa areagotzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten dute.[1] [2][3]
Herriko elkarteak –dantza taldeak, kirol taldeak, abesbatzak, bertso-eskolak...- integrazioaren eragile aktiboak izatea sustatzen du. Elkarteen artean sentsibilizazio prozesu bat abiaraztearen alde lan egiten du, eta elkarrekin aztertu etorkinei ateak kontzienteki nola ireki.[4]
Combi izeneko proiektuan Europako hainbat hizkuntza gutxitutako komunitateak landu ditu (Frisia, Gales, Suedia, Finlandia, Sizilia eta Euskal Herria). Adinekoen zaintzan lan egiten duten etorkinen integrazioa eta jarduera horretarako hizkuntzaren irakaskuntza lortzen ari dira esperientzia eredugarri horretan.[5]
Erreferentziak
- ↑ Ansa, Mikel P.. (2015-08-23). «JOANEKO TXARTEL BAT PLUTONERA» Berria (kontsulta data: 2018-11-07).
- ↑ Olaizola, Ane. «Bizitakoa, gizartean lagungarri» urolakosta.hitza.eus (kontsulta data: 2018-11-07).
- ↑ Elser, Petra. (2018-10-19). [http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/kongresua/gertakariak/euskararen-etorkizuneko-eszenarioak-elkarrekin-eraikitzen-e5-/gd-172/ «Etorkinak eta adineko pertsonen zaintza. Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen.»] www.eusko-ikaskuntza.org (Eusko Ikaskuntza) (kontsulta data: 2018-11-07).
- ↑ Alberdi Estibaritz, Uxue. (2009-12-20). «Petra Elser. Kartzelako urteak nire biografiaren parte dira» Argia (kontsulta data: 2018-11-07).
- ↑ «Petra Elser: “Ikusi dugu zein garrantzitsua den hizkuntza irakaskuntza/normalizazio arlokoak eta lan munduko arduradunak elkartzea” – UEU365» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2018-11-08).
Kanpo loturak
- Banaiz bagara elkartearen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Uxue Alberdi entrevista a Petra Elser. Pedradas bloga. Mikel Iturria
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









