Philip Sheridan
Philip Henry Sheridan (Albany, New York, 1831ko martxoaren 6a - Nonquitt, Massachusetts, 1888ko abuztuaren 5a) estatubatuar jenerala izan zen. Estatu Batuetako Gerra Zibilean parte hartu zuen, non azkar igo zen eta harreman estua izan zuen Ulysses Grantekin. Potomac Armadako Zalduntza Gorputza zuzendu zuen eta 1864an Jubal Early jeneral konfederatua garaitu zuen Shenandoah haranean. Garaipenaren ondoren, ibarreko azpiegitura ekonomikoa txikitu zuen. 1865ean zalditeriarekin Robert E. Lee jeneralaren atzetik ibili zen eta haren errendizioa lortu zuen Appomattox Courten. Hurrengo urteetan, Ordoki Handietako Gerra Indietan esku hartu zuen. Yellowstone Parke Nazionalaren babesean ere berebiziko garrantzia izan zuen. Em 1883 Estatu Batuetako Armadako buruzagi jeneral izendatu zuten, eta Grover Cleveland presidenteak Armadako jeneral mailara igo zuen 1888an. |