Piaggio
| Piaggio | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Piaggio & C. SpA |
| Mota | motorcycle manufacturer (en) |
| Jarduera sektorea | automobilgintza, ingeniaritza mekanikoa eta Robotika |
| Herrialdea | Italia |
| Jarduera | |
| Eskumendekoak | Moto Vespa SA (en) |
| Enplegatuak | 5.702 (2021eko abenduaren 31) |
| Ekoizpena | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | akzio bidezko sozietate |
| Zeren jabe | |
| Ekonomia | |
| Aktiboak | 1,865 € (2023) |
| Diru-sarrerak | 1,994 € (2023) |
| Irabazi garbia | 60.100.000 € (2021) |
| Ustiapen-mozkina | 180,6 € (2023) |
| Balore-burtsa | Italiako burtsa |
| Historia | |
| Sorrera | 1884 |
| Sortzailea | Rinaldo Piaggio (en) |
| Sorlekua | Sestri Ponente (en) |
| Jasotako sariak | |
| webgune ofiziala | |
Piaggio Italian egoitza duen konpainia da, autoak, motorrak eta scooterrak (Vespak) fabrikatzen dituena.
Historia
Rinaldo Piaggiok sortu zuen 1884an, Piaggio-k hasieran lokomotorrak eta tren-autoak fabrikatzen zituen. Lehen Mundu Gerran konpainiak hegazkinen fabrikazioan jarri zuen arreta.
Bigarren Mundu Gerran, konpainiak borrokarako hegazkinak fabrikatu zituen, baina Piaggio gerratik atera zen Pontederako lantegiarekin erabat eraitsita bonbardaketengatik. Kaltetutako Italiako ekonomiak eta errepideen egoera txarrak ez zuten automobilen merkatua birsortzen lagundu. Enrico Piaggio, Piaggio-ren sortzailearen semea, sektore aeronautikoa uztea erabaki zuen garraiobide moderno eta, aldi berean, ekonomikoa lortzeko Italiako premia larriari aurre egiteko. Ideia masentzako ibilgailu merkea diseinatzea zen.

Corradino D'Ascanio ingeniari aeronautikoa, Agustako lehen helikoptero modernoa diseinatu eta eraikitzeaz arduratu zena, Enrico Piaggik aukeratua izan zen ibilgailu sinple, sendo eta ekonomikoa diseinatzeko. Ibilgailuak gidatzeko erraza izan behar zuen, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, bidaiaria garraiatzeko gai izan behar zuen (gidariaz gain) eta gidariaren arropetan zikinkeriarik ez uzteko. Ondorioz, 1946an Piaggik Vespa scooter-a (Vespa = "liztorra" italieraz) jarri zuen martxan, eta 10 urtean milioi bat unitate baino gehiago fabrikatu ziren zegoeneko.
Garapena
Piaggio Vespa-ren arrakastaren ondorioz diru-fluxu sendoa izaten hasi zen, eta beste produktu batzuk garatzea erabaki zuen. 1957an Vespa 400 egin zuten, bidaiarien auto txiki bat.
1959an, Piaggio Agnelli familiak kontrolatzen zuen, eta, aldi berean, Fiat autoaren fabrikatzailea zen. Ondorioz, bi dibisioak (aeronautika eta motorrak) banandu ziren 1964an bi enpresa independente eratzeko; dibisio aeronautikoak IAM Rinaldo Piaggio izena hartu zuen. Gaur aeronautikako konpainia Piaggio Aero da, eta Piero Ferrari familiak kontrolatuta dago, eta hori, gainera, Ferrari auto fabrikatzaile ospetsuaren % 10en jabea da.
1969an, motozikleten konpainiak Gilera erosi zuen.
Markak eta modeloak
Taldeko markak
- Aprilia - motozikletak eta scooterrak
- Derbi - motozikletak eta scooterrak
- Gilera - motozikletak
- Ligier - mikro ibilgailuak
- Moto Guzzi - motorzikletak
- Piaggio - scooterak
- Piaggio Aero - hegazkinak
- Vespa - scooters
- Laverda - super sport motozikletak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









