Share to:

Piet Cleij

Piet Cleij
Bizitza
JaiotzaGroningen1927ko maiatzaren 27a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaUtrecht2015eko urtarrilaren 7a (87 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakInterlinguea
nederlandera
Jarduerak
Jardueraklexikografoa, lexikologoa, interlinguist (en) Itzuli, irakaslea eta hizkuntzalaria

Piet Cleij (Groningen, 1927ko maiatzaren 27a - Utrecht, 2015eko urtarrilaren 7a) nederlandar interlinguista eta lexikografoa izan zen, "Dictionario Interlingua-Nederlandese" eta "Dictionario Nederlandese-Interlingua" oinarrizko hiztegien egilea.

Gaztaroa

Groningenen jaio zen, Herbehereetako iparraldean. Han, bigarren hezkuntzako eskola egin zuen 1940 eta 1945 artean, Bigarren Mundu Gerran, eta alemana, ingelesa, frantsesa, geografia, historia, biologia, fisika, kimika eta matematika ikasi zituen.

Ibilbide profesionala

Hasieran, bi urtez lan egin zuen lantegi kimiko handi bateko laborategian, baina ondoren ikastaro azkar bat egin zuen lehen hezkuntzako irakasle bihurtzeko. Frantseseko ikasketa espezializatuak egin ondoren, bere ibilbide profesionalari amaiera eman zion Baarngo lizeoan frantseseko eta frantses literaturako irakasle gisa 16 urtez arituta.

Interlinguista

Hizkuntza laguntzaileekiko interesa 1945ean piztu zitzaion, Groningengo esperantisten elkartean sartu zenean. Manders doktorearen "Vijf Kunsttalen" (Bost hizkuntza artifizial) liburua 1952an irakurtzeak begiak ireki zizkion; esperantoaren aldeko lan guztiak utzi zituen (eta "lagun" asko galdu zituen bidean) eta occidentalista bihurtu zen. Baina Occidental-Union pixkanaka desagertuz joan zen, eta 1989an Frits GoudkuilekUMIko Liburu Zerbitzuko kudeatzaileak– bidalitako gutun batek berriro aktibatu zuen. Piet Cleij UMIko kide bihurtu zen eta 1990ean "Interlingua-Nederland" Elkartearen sorkuntzan lagundu zuen; bertan, presidenteorde kargua izan zuen hil zen arte. Urte berean, "Voce de Interlingua" idazten hasi zen.

Lexikografoa

Dagoeneko 1989ko Heinoko interlingua biltzarrean, Piet Cleijek, egun bakarreko parte-hartzean, parte-hartzaileak gogobertu zituen bere energiarekin eta interlingua-ingelesa hiztegi handiaren ("Interlingua-English Dictionary", 1951koa) nederlanderazko itzulpenaren aurkezpenarekin. Lan horrek bere bizitzako azken urteetara arte jarraitu zuen, hitz eta adierazpen berriak etengabe gehituz. Interlingua-nederlandera eta nederlandera-interlingua hiztegien ediziorik berrienek ia 51.000 eta 144.000 termino biltzen dituzte, hurrenez hurren.

UMIko aholkularia

Bere "agerpenetik" bi urte eskasera, Piet Cleij Interlinguaren Munduko Batasuneko (UMI) idazkari nagusi hautatu zuten Helsingborgeko (Suedia) interlingua biltzarrean, 1991ko uztailean. Bere izendapenak bizitza berria eman zion interlinguaren nazioarteko erakundeari, eta egituraren erreforman parte hartu zuen, kontseilu exekutibo batekin eta kontseilu nagusi batekin. UMIk bere posizioa sendotu du eta mundu mailako foroetan arreta erakartzen duen nazioarteko erakunde bihurtu da.

Piet Cleijek Batzorde Linguistikoa sortu zuen (hasieran bera izan zen haren antolatzailea), eta, horrez gain, Ekialdeko Europarako Funtsa sortu zuen, Ekialdeko Europan interlinguaren aldeko lana lagunketzeko.

Zaletasunak

Bere aisialdian, bere zaletasun handiari bide ematen zion –argazkigintzari–, eta urte haietako interlingua biltzarretako parte-hartzaileek oso ondo zekiten hori. Biltzar bakoitzaren ondoren, argazki zuri-beltzez betetako gutun-azal lodiak bidaltzen ziren Bilthovendik.

Kirolarekiko interes handia ere bazuen, batez ere abiadura-patinajearekiko. 2000. urtera arte, 32 urtez aritu zen bere eskualdeko abiadura-patinatzaileen klub bateko zuzendaritzan, besteak beste, presidente gisa.

Bizitza pertsonala

2005ean, 53 urteko ezkontzaren ondoren, Piet Cleijek emaztea galdu zuen. Hiru seme eta alaba bat izan zituzten.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya