Pilar Bonet
| Pilar Bonet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Pilar Bonet Cardona |
| Jaiotza | Eivissa, 1952 (73/74 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
| Hizkuntzak | gaztelania katalana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
| Enplegatzailea(k) | El País |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Barcelona Centre for International Affairs (en) |
Pilar Bonet Cardona (Eivissa, 1952) kazetaria eta saiakeragilea da. Ibilbide profesionalaren zatirik handiena El País egunkariko korrespontsal moduan eman du Moskun.[1]
Bizitza
Filologia Hispanikoan (Bartzelonako Unibertsitatea) eta Informazio Zientzietan (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) lizentziatu zen, eta ingelesaren, alemanaren eta errusieraren ikasketekin osatu zuen bere prestakuntza.
Lan ibilbidea
Kazetari lanetan hasi zen Balearretako hainbat komunikabidetan, gero El Periódico de Catalunyara pasatzeko. Geroago, EFE Agentziak Vienan zuen egoitzan korrespontsal gisa kontratatu zuen, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan Europako Ekialdeko herrialdeen informazioa leku hartatik jasotzen baitzen. EFEn bi urte eman ostean, 1982. urtean El País egunkariak Moskun egoitza zuen Sobietar Errepublika Sozilisten Batasuneko korrespontsalia berria zuzentzeko kontratatu zuen.
Hurrengo hamabost urteetan, bertan egon zen, Solidarnoşic Poloniako sindikatu librearen agerpen eta gorakadatik hasi eta Berlingo harresia bota eta Alemania bateratu arte, Mijail Gorbachov Sobietar Batasunean boterera heldu zenetik, Gorbachoven aurkako 1991ko estatu-kolpea, Boris Yeltsin-ek zuzendutako Errusia zein Ekialdeko herrialdeetan erregimen komunisten beherakadaren berri eman zuen. 1997. urtean Alemaniara bidali zuten korrespontsal gisa (lehenengo Bonnen eta gero Berlinen), eta 2001ean Moskura itzuli zen, berriz ere korrespontsal gisa Errusian eta Estatu Independenteen Komunitatea deiturikoa osatzen duten herrialde askotan, sobietar inguruko herrialde sateliteak izandakoak. Errusiari buruzko hiru liburu kaleratu ditu: Mosku (1988), Imágenes sobre fondo rojo. Estampas de la crisis soviética (1992) eta La Rusia imposible: Borís Yeltsin, un provinciano en el Kremlin (1994).[1][2]
Barcelona Centre for International Affairs think tank espainiarreko ikertzaile elkartua eta aditua izan da.[3][2]
Lanak
- Mosku (1988)
- Imágenes sobre fondo rojo. Estampas de la crisis soviética (1992)
- La Rusia imposible: Borís Yeltsin, un provinciano en el Kremlin (1994)[1][2]
Sariak eta aintzatespenak
Pilar Bonet askotan aintzatetsi izan da bere kazetaritza lanarengatik:
- Bi aldiz saritu du Nazioarteko Prentsa Klubak —azkena, 2014. urtean— Espainiak atzerrian duen korrespontsalik onena
- 1990. urtean Madrilgo Prentsa Elkartearen Victor de la Serna saria jaso zuen.
- 1996an Cirilo Rodriguez Kazetaritza Saria jaso zuen.
- 2022. urtean, Francisco Cerecedo Kazetaritza Saria eman zion Europako Kazetarien Elkarteak (APE), Errusiari buruzko kazetaritza lanarengatik.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b c Beatriz Iraburu. Pilar Bonet. .
- ↑ a b c Pilar Bonet - Investigadora asociada. .
- ↑ Gervasio Sánchez. (29 de mayo de 2009). Los Cirilos cumplen 25 años. .
- ↑ Aragón, Heraldo de. «Pilar Bonet gana el Francisco Cerecedo por su labor periodística sobre Rusia» heraldo.es.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









