Pinakoteka

Pinakoteka (pinacothēca latineko hitzatik eta πινακο edo "margolana", eta θήκη edo "bilduma" grezierako hitzetatik) margolan museoak edo arte galeriak dira. Beraz, margolanak erakusteko espazioak dira, nahiz eta batzutan eskulturak ere erakutsi. Horren arabera, orokorragoak diren museoek ere pinakoteka bat eduki detzakete haien barruan;[1] hori da, adibidez, Donostiako San Telmo Museoaren kasua.
Historia
Atenasko Akropolian, ipar aldean, propileos izeneko ate monumentalak zeuden, han oholtxo margotuak gordetzen ziren eta espezio horrek πινακοθήκη izena zuen. Antzinako Grezian, tenpluen sarreretan, bestetik, jainkoen errepresentazioak erakusten ziren.
Pinakoteka ezagunenak
Asko dira mundu osoan ospetsuak diren pinakotekak. Hona hemen adibide batzuk:
- Errusian: Hermitage museoa, San Petersburgo.
- Espainian: Pradoko museoa, Madril.
- Ingalaterran: National Gallery, Londres.
- Frantzian: Louvreko Museoa eta Orsay museoa, Paris.
- Brasilen: São Pauloko arte museoa, São Paulo.
- Italian: Uffizi Galeria, Florentzian, eta Brerako pinakoteka, Milan.
- Ameriketako Estatu Batuak: Washingtongo Arte Galeria Nazionala, Washington.
- Vatikano: Vatikanoko pinakoteka, Vatikanoko Museoen barruan dago.
Euskal Herrian
Gurean ez daude hain maila altuko pinakotekak. Dena dela, aberatsena, Bilboko Arte Ederren Museoarena da.
Pinakoteka birtualak
Izen hori Interneten bidez ikus daitezkeen margolan bilduma dira. Horietan margolanak digitalizatuak ikus daitezke, batzutan erresoluzio handiez. Horrelako proiektu ezagunetarikoa Google Arts & Culture da;[2] proiektu horretan munduko hamazazpi instituzio handiak ari dira parte hartzen.[3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









