Ping Fu
| Ping Fu | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nanjing, 1958 (67/68 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Chapel Hill |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon University of San Diego (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | informatikaria, autobiografialaria eta enpresaburua |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Ping Fu (1958) txinatar-estatubatuar emakume ekintzailea da. Ping Fu Txinan hazi zen Iraultza Kulturalean, eta Estatu Batuetara joan zen 1984. urtean. Bera 3D-ko softwarea garatzeko konpainia bateko sortzaileetako bat da, Geomanic konpainiakoa hain zuzen.
Haurtzaroa eta gaztetasuna
Ping Fu 1958an jaio zen Nanjingen (Txina)[1][2] eta bertan pasa zituen haurtzaroa eta nerbezaroa. Kultura Iraultzan hazi zen, eta handik urte batzuetara gurasoengandik banandu zen. Iraultza Kulturala amaitu ondoren, Suzhouko Unibertsitatera[2][3] joan zen txinatar literatura[4] ikastera. Fu Txinatik atera zen eta 1984ko urtarrilean Estatu Batuetara heldu zen.[5] Bera Mexiko Berriko Unibertsitatean (UNM) matrikulatu zen hasieran Albuquerquen[6], baina gero San Diegora joan zen Kaliforniako Unibertsitateko (San Diego)[2] ikasle bezala konputazio-zientziak ikastera. Bertan, Fu lanaldi partzialean aritu zen Resource Systems Group izeneko software-enpresa batean, datu-baseen softwarearen programatzaile eta aholkulari bezala. Azkenean UC San Diegon informatikako lizentziatura batekin graduatu zen.[7]
Zuzenduriko proiektua
Ping Fu Geomanic enpresako zuzendari exekutiboa izan zen 2013ko otsailera arte, 3D Systems Inc-k enpresa erosi zuenera arte. 2014. urteaz geroztik, 3D Systemseko lendakariorde eta negozio-zuzendaria da. Denetarako erabiltzen da enpresak sortzen dituen produktuak, Jay Lenoren garajean auto zaharrak konpontzen hasi eta Askatasunaren Estatuaren berregite digitalera arte. Horrekin batera, enpresak produkzioak kostu txikiagoan diseinatu eta ekoizteko aukera ematen du.
Ping Fuk enpresa-espiritua eta emakumeak sustatzen parte hartzen du, matematikan eta zientzia arloetan. 2010az geroztik, Ping NBEn (Berrikuntza eta Ekintzailetzako Kontseilu Aholku-emaile Nazionala) aritu da lanean Merkataritza Sailean, eta Etxe Zuriko Zientzia eta Teknologia Politikarako Bulegoaren defendatzaile aktiboa da.
Sariak [7]
- 2003an "urteko ekintzaile" izendatu zuten Ernst & Young de las Carolinasetik, eta Ipar Carolinako Enpresa Garapeneko Kontseiluaren Enpresa Inspirazioko Saria jaso zuen.
- 2004an, Fast Companyk 2004ko "Fast 50" saria irabazi zuen.
- 2005ean, Inc. aldizkariak "Urteko ekintzailea" izendatu zuen Ping.
- 2008an Txinako Enpresa Emakumeen Aliantza Amerikarrak "Enpresa Berrikuntzaren Saria" eman zion.
- 2010ean eta CAD Elkartearen "Lidergo Saria" jaso zuen.
- 2011n, Business Journal triangeluak "Bizitzaren araberako lorpena" saria eman zion eta William C. Friday saria jaso zuen Ipar Carolinako Estatuko Unibertsitatean.
- 2012an Estatu Batuetako Herritartasun eta Immigrazio Zerbitzuek "estatubatuar bikaina" izendatu zuten Fu.
Erreferentziak
- ↑ Ma, Chun Yu; Wang, Chang; Yuan, Jun Ping. (2013-06). «Digital Model Construction by Reverse Engineering Design Based on Geomagic Studio and Pro/E Software» Advanced Materials Research 706-708: 1945–1949. doi:. ISSN 1662-8985. (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ a b c Deeds, David. (2014-06-26). «Versare, Inc. - The Accidental Fax» Entrepreneur and Innovation Exchange doi:. (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ Gutowski, Sarah Margaret. Bend, break, and learn. The University of Iowa (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ Fu, Qiaomei; Rudan, Pavao; Pääbo, Svante; Krause, Johannes. (2012-03-13). «Complete Mitochondrial Genomes Reveal Neolithic Expansion into Europe» PLoS ONE 7 (3): e32473. doi:. ISSN 1932-6203. (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ Lawreniuk, Sabina; Parsons, Laurie. (2020-08-27). Going Nowhere Fast. doi:. (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ «Daughter of Persia: A Woman's Journey from Her Father's Harem through the Islamic Revolution» The SHAFR Guide Online (kontsulta data: 2022-05-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Ping Fu. 2022-03-27 (kontsulta data: 2022-05-02).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









