Pioi
| Pioi | |
|---|---|
| Elkarreraginak | elkarreragin nuklear indartsu, elkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio |
| Aurkitua | César Lattes, Giuseppe Occhialini eta Cecil Frank Powell |
| Karga elektrikoa | 0 e, −1 e eta 1 e |
| Espina | 1 |
Partikulen fisikan, pioia (pi meson grezierazko izenaren laburdura) 1947an aurkitu ziren hiru partikula subatomikoren izena da: π0, π+ eta π−. Pioia mesoirik arinena da.
Oinarrizko propietateak
Pioiek zero espina dute, eta lehen belaunaldiko quarkez osatuta daude. Goi quark batek eta behe antiquark batek osatzen dute π+ pioia, behe quark batek eta goi antiquark batek π− pioia osatzen duten bitartean, lehenaren antipartikula dena. Goi quark-antiquark eta behe quark-antiquark konbinaketak π0 pioia osatzen dute bere antipartikula propioa dena.
π± mesoiak 139,6 MeV/c2ko masa du eta 2,6 × 10−8 segundoko batez besteko iraupena. Nagusiki muoi bat eta neutrino bat sortuz desegiten da.
π0 pioia apur bat arinagoa da, 135,0 MeV/c2eko masa eta batez besteko iraupen laburragoa duelarik, 8,4 × 10−17 segundokoa. Nagusiki bi fotoi sortuz desegiten da.
Nukleoen egonkortasuna
Masa atomiko zehatz batetik beherako masa duten eta neutroi eta protoi kopuruaren arteko (zenbaki atomikoa) oreka duten nukleo atomiko gehienak egonkorrak dira. Hala ere, isolatutako neutroiak eta neutroi edo protoi gehiegi dituzten nukleoak ezegonkorrak direla jakina da.
Nukleoen egonkortasun honen azalpena pioietan dago. Isolatuki, neutroiak, elkarreragin nuklear ahularen bidez honako desegite hau jasan dezakete:
Baina nukleo atomikoaren barnean neutroi eta protoien arteko hurbiltasunak honako erreakzio hauek elkarreragin nuklear indartsuaren bidez askoz azkarragoak izatea eragiten du:
Honek nukleoko neutroiak uneoro protoi bihurtzea eragiten du, eta protoiren batzuk neutroi. Honek, (1) erreakzioa gertatzeko ia astirik ere ez du uzten, hala, nukleo atomikoetako neutroiak neutroi isolatuak baino egonkorragoak izatea azaltzen delarik. Protoi eta neutroien kopurua desorekatua badago, une bakoitzean neutroi gehiago egoteko aukera agertzen da, eta hala (1) erreakzioa gertatzea errezago izatea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









