Piteas
| Piteas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Πυθέας |
| Jaiotza | Massalia, K.a. 380 |
| Heriotza | K.a. 310 (69/70 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | antzinako greziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | esploratzailea, astronomoa, itsasturia, aurkitzailea eta geografoa |
Piteas (antzinako grezieraz: Πυθέας; K.a. 380-310) Massiliako greziar merkatari eta esploratzailea zen. Europa mendebaldean, ozeano Atlantikotik, bidaia bat egin zuen k. a. 330-320 bitartean, eta gauerdiko eguzkia, aurora boreala eta Ipar Poloko izotza deskribatzen eta Britainia eta herri germaniarrei buruz idazten lehenengoa izan zen. [1]
Bidaia
Piteasek bere bidaiak Ozeanoan izeneko liburu batean idatzi zituen. Liburua urteen ondorioz desagertu egin da eta bakarrik beste idazle batzuk erabili dituzten esaldiak geratu dira. Polibio eta Estrabonek Piteasek bere bidaia asmatu zuela leporatu zioten, baina egia esan, hainbat gauza alde batera utzita, kontatzen diguna oso sinesgarria da. Izan ere, hainbat asmakuntza egin zituen, hala nola Ilargiaren faseak, hauek mareetan zeukaten eragina (lehen Poseidon jainkoari egotzita mareen gorabeherak)... eta hauetan baliatuz distantziak kalkulatu eta Ipar-Izarraren kokalekua erabiliz latitudeak kalkulatu zituen, zehaztasun handiz gainera.
Piteas ez zen lehenengoa izan Ipar Itsasoko urak nabigatzen, izan ere iparraldeko arrantzaleek esploratuak ziren jada. Gainera erromatarrek diotenez Piteas baino lehenago eginiko bidaia egin zuen beste greziar batek.
Ez daukagu Massiliatik noiz abiatu zen daturik, baina segur asko Gibraltargo itsasartea gauez igaroko zuen izan ere kartagoko gizonek igarobidea oztopatzen zutelako. Iberiar penintsula eta Frantziako kostaldea zeharkatu ondoren, itsas-gizona irletara iritsi zen. Piteasek Britaniar uharteei Prettanike izena jarri zien, izan ere hango biztanleak tatuatuak eta margotuak zeudelako.
Honen ondoren 6 egun eman zituen iparralderantz eta Thule izeneko irla batekin topatu zela uste da. Bertako lurraldea, ustez gaur egungo Islandia, nekazal lurrak ziren, fruta-arbola eta ezti askorekin.
Handik egun bat iparraldera itsasoa izotz bihurtzen delarik Piteasek handik haratuago ez dagoela ezer deskribatzen du, ez aire, ez ur, ezta lurrik ere. Adituek uste dute Ipar Poloko izotzarekin aurkitu zela, eta izotza deskribatzeko ezereza erabiltzen duela.
Plinio Zaharrak dioenez ondoren Ipar Itsasoan murgildu zen, anbarezko uharte batekin aurkituz, Abalus uhartea.
Iparraldeko germaniar herriak izendatu eta Danimarkako kostaldea zeharkatu ondoren Piteas hara joan zen lekutik itzuli zela uste da, Europako mendebaldeko kostaldetik.
Erreferentziak
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (kontsulta data: 2018-11-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









