Pizza
| Pizza | |
|---|---|
| plater prestatu, produktu amaitu, mokadu, okin produktu, ogi zapal, giza elikadura eta janari | |
| Materialak | orea gatz arrunta mozzarella urra irina azukrea pipermorroa legami-hautsa tomate saltsa gazta olioa |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Italia |
Pizza jatorria Italian (Napolin) duen jakia da, ogi zapal hartzigabe bat tomatez, gaztaz eta beste osagai batzuz estalia eta labean erretzen dena. Jatorrizkoa aldaera napolitar pizza da eta 2017tik "Napolitar pizza artisau tradizionalak egiteko artea" UNESCOk Gizateriaren Ondare Immaterial izendatu du 2017tik.
Italiako kulturaren jaki enblematikoa bihurtu da, baita ere mundu globalizatuaren janari laster hedatuenetakoa, eta hainbat aldaera ditu. Pizzaren orea prestatzeko onena, gari gogorreko semola fina izaten da, hau izan ezean indar irina erabiliko dugu. 5 minutuz labe bizian egosten da alboa txigortu arte eta gazta urtu arte. Pizzak egiten dituzten jatetxe espezializatuek pizzeria dute izena.
Pizza motak
Nahiz eta napolitar pizza jatorrizkoan bi mota bakarrik izan (margarita eta marinela), osagai ezberdinekin egiten diren beste mota asko daude. Ezin dira zenbatu pixkanaka asmatu diren pizza-barietateak, pizzeria bakoitzak bere irizpidearen arabera jokatzen baitu, baina pizza-aldaerarik arruntenetako batzuk honako hauek dira:
- Marinela (pizza marinara):[1] Tomate, baratxuri, oregano eta oliba-olioarekin prestatzen da.[2]
- Margarita (pizza margherita): tomatearekin, mozzarella gaztarekin (bufalo edo fior di latte), albaka eta oliba olioarekin.

- Apetatsua (capricciosa): tomatea, mozzarella, Grana Padano birrindua, albaka, barrengorriak, orburua, urdaiazpiko egosia, olibak eta olioa. Napolitik kanpo antxoa eta arrautza egosia gehitzen zaizkio batzuetan.
- Lau urtaro (quattro stagioni): normalean apetatsuaren osagai berak, pizza banatzen den lau koadranteetan jarriak, batzuetan masa zerrenda fin batzuekin bereizteko.
- Lau gazta (quattro formaggi): tomatea (fakultatiboa), mozzarella, gustuko beste gazta batzuk eta albaka. Oro har, batez ere Italiako iparraldean, gorgonzola erabiltzen da. Napolin zuria da nagusiki (bianca), hau da, tomaterik gabea.
- Napolitana (napoletana) edo, Napolin, erromatarra (romana): tomatea, mozzarella, antxoak, oreganoa, kaparrak eta olioa.
- Mimosa: pizza zuria esnegainarekin, gaztarekin, urdaiazpikoarekin eta artoarekin.
- Vienarra (Pizza viennese): tomatea, mozzarella, saltxitxa alemaniarra, oreganoa, olioa.
Pizza ore errezeta
4 pertsonentzako
Osagaiak
- Indar erdiko irin txuria, integrala edo semola 250 g.
- Gatza: 2 g.
- Ur epela: 125 ml.
- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Legamia: Freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa 3 g.
- Luzatzeko irina: 15 g.
Prestaketa
- Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu;Legami lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
- Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
- Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
- Trapu busti batekin estali eta pausatu toki epel batean 15 minutu.
- Denbora hau pasatutakoan eta arrabolarekin edo eskuekin nahi dugun forma emango diogu.
Aholkuak
- Pizzarako orea egiteko irin egokiena indarduna eta semolazkoa da.
- Irin edo semola bakoitzak ur pitin bat gehiago edo gutxiago onar dezake, beraz ura beti poliki poliki gehitzen joan.
Kanpo estekak
- ↑ Ez da nahastu behar itsaski pizzarekin (frutti di mare). Izena marinelek beren bidaia luzeetan pizzak prestatzeko eraman zitzaketen osagaietatik dator.
- ↑ Gustissimo.it. «Pizza marinara» www.gustissimo.it (kontsulta data: 2023-03-17).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









