Share to:

Plebejus idas

Plebejus idas
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaPlebejus
Espeziea Plebejus idas
Linnaeus, 1761
Datu orokorrak
OstalariaGenista pilosa, Itsabalki zuri, Sarothamnus scoparius, Coronilla varia eta Mendiko uso-belar

Plebejus idas Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europan, Asian eta Ipar Amerikan aurkitzen da. Europari dagokionez Mediterraneo ertzean ez da aurkitzen, Iberiar penintsulan soilik iparraldean[1]. Euskal Herrian ere ikusten da.

Taxonomia

Lineo naturalista suediarrak deskribatu zuen 1761. urtean, Systema Naturae liburuaren.

Deskribapena

Tamaina ertaineko tximeleta da, 26-34 mm arteko hegal-zabalera du. Koloreei dagokionez sexu dimorfismo nabarmena du. Arraren hegalen gainaldea urdin-more kolorekoa da eta ertz beltz finak ditu. Atzeko hegalaren azpialdean banda zuria eta laranja ditu eta untu berde-urdin distiratsuak ertzean. Emearen hegalen gainaldea marroi iluna da eta batzuetan distira urdina du. Hegalen azpialdearen oinarrizko kolorea marroia da.[1]

Beldarra berde iluna edo marroi iluna izaten da eta lerro argi eta ilunak ditu luzetara.[1]

Bizi zikloa

Helduak uztaila eta abuztuan ikusten dira eta belaunaldi bakarra ateratzen du. Europan egidako ikerketek erakutsi dute Formica eta Lasius generotako inurritegien alboan jartzen dituela arrautzak, izan ere inurriek babesten baitute beldarra eta pupa ere inurritegian edo inurritegi sarrerako harrietan eratzen du. Autore batzuen arabera beldarrak hibernatzen du eta beste batzuen arabera arrautzak.[1]

Habitata eta elikadura

Itsas mailatik 1.000 eta 2.000 metro arteko altueran ikusten da Iberiar penintsulan. Malda, zelai, txilardi eta sasitza loretsuetan bizi da.[1]

Helduak Thymus generoko loreetan elikatzen ikusten dira ez dira beldarrak elikatzen diren landareetatik urruntzen.[2] Arrak sarritan lurzoru hezetan biltzen dira kopuru handitan.[2]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Plebejus idas (Linnaeus, 1761)» Naturaleza y turismo (kontsulta data: 2025-08-25).
  2. a b «Niña esmaltada (Plebejus idas)» sierradebaza.org (kontsulta data: 2025-08-25).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya