Pleonasmo
Pleonasmo hitza[1] grezieratik dator eta erredundantzia esan nahi du; eta horretan datza hain zuzen: perpaus berean ideia bera bi aldietan adieraztean. Horren arabera, zentzuaren edo morfosintaxiaren aldetik, horietako bat soberan dago, erredundantea da. Hala ere, funtzio estilistikoa du, espresioari indarra emateko modu bat bezala. Baliabide literarioa izanik, eguneroko hizkuntzan ere oso erabilia da. Esaterako: "Sukaldea nik neuk jaso nuen". Hitzen figuren artean kokatzen da.[2]
Hemen Lazkao Txikiren adibide bat:[3]
- "Egun batean, Lazkaomendin biok ginan alkarrekin, eta eguraldi txarra egiten zuan.
- Lanbroa edo horrela zan. Bat urbildu eta onela esan zigun:
- -Au dek eguraldia, au! Au dek eguraldi kabroia! Bein bear eta gaur egin bear lanbroa ta
- zikiña! Or gora abiatu nauk, ez guardasol eta ez ezer, eta buru guztia busti zaidak!
- Eta Joxe Migelek:
- -Puska bateko lanak badituk orduan ori dena sekatzen!"
Gramatika
Hitza gramatikan erabiltzen da, esate baterako adizki batzuetan zenbait morfemak informazioa errepikatzen dutenean. Adibide argiak daude ez-gramatikaltzat jotzen diren zenbait aldaera dialektaletan:
- *betetu, *egondu, *izandu, *ateratu... aditzak,
- *geneukagun aditzean, guk subjektuarekin komunztadura egiteko bi morfema daude,
- *zenekizun aditzean (bi morfemak zuk subjketua agertzen dute),
- *doazte (haiek subjketuari erreferentzia egiten dioten markak bi dira: amaierako -z eta ondoko -te),
- *dirade aditz-forma, bertsolaritzan aski maizkoa: -de aparteko morfema pluralgilea du, berez plurala agertzen duen adizkiari erantsita,
- zubererazko zenbait tokitako emanenko eta erranenko bezalako [+ etorkizuna] aditz-aspektuak, geroaldia markatzeko -en atzizkiari —ekialdeko euskalkietan ohikoa: eginen, izanen...— aspektu bererako -ko atzizkia metatzen zaionean.
- Hala ere, euskara batuak badu pleonasmorik, gaingiroki aditzondoa kasu, modua agertzeko hiru morfema segidan baitaramatza:
- bukaerako -ki (ederki, gaizki, emeki, larriki eta poliki aditzondoetan ageri dena),
- haren aurreko -ro (emaro eta osoro aditzondoetakoa), eta, berriz ere,
- -ki atzizkia, haren -gi aldaeraren formaz, aurreko hitzaren bukaeran -n dagoenean (on > ongi).
Ohiko adibideak
Gora igo; Nik neuk nire ahotsaz esan dizut; bere iritzi propioa; egia berdaderoa, elur zuria, bele beltza...
Ikus, gainera
Erreferentziak
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 647 or. Xabier Altzibarren artikulua.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









