Pleven
| Pleven Плевен | ||
|---|---|---|
| hiri handia | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Oblast-a | Pleven | |
| Alkatea | Georg Spartanski (en) | |
| Izen ofiziala | Плевен | |
| Jatorrizko izena | Плевен | |
| Posta kodea | 5800 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 43°24′47″N 24°37′01″E / 43.413188°N 24.616916°E | |
![]() | ||
| Azalera | 85,087 km² | |
| Altitudea | 116 | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 88.058 (2025eko abenduaren 31) | |
| Dentsitatea | 1.035 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Telefono aurrizkia | 064 | |
| Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
| Hiri senidetuak | Kavadarci (en) | |
| http://www.pleven.bg/ | ||
Pleven[1] (bulgarieraz: Плевен) Bulgariako iparraldeko hiri bat da, eta izen bereko Pleven probintzia edo oblasteko hiriburua. Tutxenitsa ibaiaren ertzean dago, eta Vit ibaia ere hiritik hurbil dago.
Bulgariako hiri handienetarikoa da, iparralde osoko hirugarren handiena, Varna eta Ruseren ostean. Gune ekonomiko, administratibo, politiko eta kultural garrantzitsua da, baita garraioena ere.
Ekonomia
Plevengo industria-jarduera nagusiak: kimika, ehungintza, elikagaigintza, zementugintza, beiragintza, makineria, jantzigintza, nekazaritza, merkataritza eta zerbitzuak. Aipatzekoa da merkataritza-gune handien eraikuntza 90eko hamarkadatik aurrera.
Geografia
Pleven nekazaritza-eskualde batean dago, Danubioko Ordokiaren erdialdean, Moesia eskualde historikoan. Pleven mendiak daude inguruan, altuera txikiko kareharrizko mendixkak.
Sofia hiriburutik 170 km-ra dago Pleven, 320 km-ra Itsaso Beltzeko kostatik eta 50 km-ra Danubio ibaitik.
Klima
Pllevenen klima kontinental hezea daukate. Neguan hotz egiten du, elurteekin, eta -20 °C-ko tenperatura baino hotzagoak ere izaten dituzte. Udaberriak epelak dira, 20ªC inguruko tenperaturarekin. Udak beroak dira, 38-40 °C-ra arteko tenperaturekin. Urteko batez besteko tenperatura 11,6 °C-koa da.
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.4 | 21.6 | 34.2 | 34.6 | 37 | 38.6 | 42.5 | 41.8 | 40.8 | 38.3 | 28.8 | 22.4 | 42.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.3 | 4.6 | 10.3 | 18.1 | 23.1 | 26.7 | 29.3 | 29.4 | 25.4 | 18.2 | 10.5 | 4.1 | 16.8 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.2 | 0.6 | 5.4 | 12.5 | 17.4 | 21 | 23.4 | 22.9 | 18.6 | 12.4 | 6.4 | 0.7 | 11.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.5 | -3.3 | 0.9 | 6.8 | 11.5 | 14.8 | 16.7 | 16.1 | 12.3 | 7.2 | 2.9 | -2 | 6.5 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -25.5 | -28.3 | -21.6 | -4.7 | 0.6 | 3.4 | 8.7 | 8.9 | -0.6 | -3.4 | -11.1 | -24 | -28.3 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 39 | 34 | 33 | 52 | 68 | 81 | 63 | 40 | 38 | 44 | 45 | 41 | 578 |
| Iturria: Stringmeteo [2] | |||||||||||||
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua. Europako hiriak. .
- ↑ Stringmeteo - Pleven Climate. Stringmeteo. Retrieved on June 20, 2012.
Kanpo estekak
| Artikulu hau Bulgariako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










