Plex
| Plex | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Alonso Agúndez |
| Jaiotza | Toro, 2002ko irailaren 20a (23 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | youtuberra, streamerra, influencerra eta team of content creators (en) |
Daniel Alonso Agúndez (Toro, Zamora, 2002ko irailaren 20a), Plex ezizenarekin ezagutzen dena, youtuber, streamer eta influencer espainiarra da, bidaia, kultura, erronka eta bideoblogetan oinarritutako entretenimendu bideoak egiten dituena. Forbes aldizkariak 2024. eta 2025. urteetako eduki-sortzaile onenen artean nabarmendu zuen.[1]
Biografia
Daniel Alonso Agúndez 2002ko irailaren 20an jaio zen Toron (Zamora), nekazarien familia batean. 2014an bere YouTubeko kanalean bideoak igotzen hasi zen, batez ere azken urteetako bideojokoei buruz hitz eginez, hala nola, «Fortnite». Bere bideoek lortzen ari zuten arrakasta zela eta, 18 urte bete baino lehen, ikasketak uztea eta ikus-entzunezkoen munduan zentratzeko erabakia hartu zuen. Denborak aurrera egin ahala, bere edukia aldatzen joan zen erronken eta bidaien mundurantz, non erreferenteetako bat bihurtu den.[2][3]
Bidaiei buruzko edukiari dagokienez, 2023. urtearen hasieran erreferente izaten hasi zen, laurogei egunetan munduari bira emango ziola iragarri zuenean, hamabost herrialde baino gehiago bisitatuz. Izan zuen arrakasta ikusita, 2023. urteko amaiera eta 2024. urteko hasiera bitartean, laurogeita bost eguneko bigarren abentura egitea erabaki zuen. Amaitzerakoan, El hormiguero telebista programan elkarrizketa bat egin zioten, izan ere, bigarren bira honetan, munduko lehenengo biran bisitatu ez zituen hogei herrialde ezberdin bisitatu zituen.[4][5]
Bere bigarren abenturaren erdian, IATI bidaia-aseguru-etxeak antolatzen zuen sari banaketan, Espainiako Bidaien Komunikazio Digitalaren Bikaintasunari emandako sarietan, YouTubeko bidaia-kanal onenaren saria irabazi zuen. Horrez gain, 2024. urtean, Idolo Sarien irabazle nagusia izan zen non hiru sari irabazi zituen: urteko sortzailerik onena, bidaia bideoen alorreko idoloa eta urteko idoloa.[6][7]
2024ko uztailean, La velada del año-ko laugarren edizioan parte hartu zuen eta irabazlea izan zen. Urte bereko irailean, El hormiguero programan kolaboratzen hasi zen erronken atalean baina programako kolaborazioak egiten amaitu zuen bere hirugarren mundu-bira hasi zuelako 2025. urtearen hasieran eta Jordi Sanchez edo Aitana bezalako pertsonaia famatuen partaidetzak izan zituen.[8][9][10]
Ikus-entzunezko munduko edukiaz gain, hiru liburu idatzi ditu: horietako bi «Las aventuras de Plex» izeneko bilduma berean daude; «YosoyPlex y la pirámide maldita» eta «YosoyPlex en el fin del mundo». Bere hirugarren liburua, «Epic Battle: El día que los youtubers salvaron el mundo» izenburua du. Berak interpretatutako zenbait abesti ere atera ditu, hala nola «Flow Violento Remix» (2023), hamar astez Espainiako salmenta-zerrendetan egon zena eta Platinozko disko bat eskuratu duena.[11][12][13]
- ↑ Lista Forbes - Best Content Creators 2024. Forbes 2024.
- ↑ Lista Forbes - Best Content Creators 2024. Forbes 2024.
- ↑ «Quién es Plex: su edad, su pareja y nombre verdadero del colaborador de ‘El Hormiguero’» Happy FM (OK Diario) 2 de septiembre de 2024.

Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.