Share to:

Polikarbonato

Polikarbonato
Aurkitze data1953
Motapolimero, Poliester, Ester karboniko, organic polymer (en) Itzuli eta Termoplastiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,2 g/cm³ (20 ℃, solido)
Soinuaren abiadura2.270 m/s (20 ℃, solido)
Errefrakzio indiziea1,6432 (ezezaguna, 365 nm)
1,5672 (ezezaguna, 1.014 nm)
1,585 (20 ℃, 150 nm)
Eroankortasun termikoa0,2 W/(m K)
Bero ahalmena1.250 J/(kg K)
Arriskuak
NFPA 704
1
1
0
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25766-59-0
Reaxys8192504
Gmelin53201
MeSHD000098827

Polikarbonato karbonato funtzio-taldea (−R−O−CO−O−R−) duten polimero termoplastikoen izen generikoa.

Industrian garrantzia duen bakarra poli(bisdenol A karbonato)a da. Ondorioz, polikarbonato aipatzen denean horri erreferitzen zaio, normalean. Horrela egingo dugu artikulu honetan. Poli(propilen karbonato)ak ere erabilera komertziala txiki bat du.

Polikarbonatoak gardenak, zurrunak, gogorrak eta hauskorrak dira. Ezaugarri horiek medio erabilpen handia eta askotarikoa dute[1].

(PhOC(O)OC6H4 )2CMe2 dikarbonatoaren egitura. A bisfenoletik eratorria da.

Sintesia

Polikarbonato nagusiak A bisfenola fosgenoarekin erreakzionaraziz sintetizatzen dira kondentsazio-polimerizaio bati jarraituz[2].

Polycarbonatsynthese
Polycarbonatsynthese

Ezaugarriak

Polikarbonatoa material iraunkorra da. Inpaktuekiko erresistentzia handia duen arren, urradurarekiko erresistentzia txikia du. Beraz, esaterako, estaldura gogorra aplikatzen zaie polikarbonatozko lenteei eta polikarbonatozko kanpoko automozioko osagaiei.

Polikarbonatoaren ezaugarriak poli(metil metakrilato)arenak bezalakoak dira, baina polikarbonatoa sendoagoa da, eta tenperatura handiagoak pairatzeko ahalmena du Termikoki prozesatutako materiala erabat amorfoa izan ohi da, eta, ondorioz, oso gardena da argi ikusgaiarekiko, beira mota askok baino argi-transmisio hobea duelarik[3].

Termoplastiko gehienek ez bezala, polikarbonatoak deformazio plastiko handiak jasan ditzake pitzatu edo apurtu gabe. Ondorioz, giro-tenperaturan prozesatu eta forma eman dakioke xafla metalikoentzako teknikak usatuz, hala nola baraila baten bidezko flexioa. Angelu zorrotza eta erradio txikia duten kurbentzat ere, berotzea beharrezkoa ez izatea gerta daiteke. Hori dela eta, oso baliagarria da pieza gardenak edo elektrikoki ez-eroaleak behar dituzten prototipoen aplikazioetarako, hauek ezin baitira metalezko xaflaz fabrikatu.

Polikarbonatozko piezak estrusioz edo injekzioz fabrikatzen dira eskuarki.

Erabilera

Gardentasunak, inpaktuekiko erresistentziak eta tenperatura handiak pairatzeko gaitasunak erabilera-esparru oso zabala ematen diote polikarbonatori. Esan daiteke ia esparru guztietan erabiltzen direla polikarbonatoz eginiko objektuak: ur-botilak, teilatuetako leihoak, negutegietako estalkiak, gailu elektrikoen piezak, CD eta DVDak, balen aurkako kristalak, publizitate-euskarriak, automobilen piezak, etab[4].

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2024-08-18).
  2. (Ingelesez) Wiley-VCH, ed. (2003-03-11). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/14356007.a21_207. ISBN 978-3-527-30385-4. (kontsulta data: 2024-08-18).
  3. (Ingelesez) Djurner, K.; Mȧnson, J‐A.; Rigdahl, M.. (1978-08). «Crystallization of polycarbonate during injection molding at high pressures» Journal of Polymer Science: Polymer Letters Edition 16 (8): 419–424.  doi:10.1002/pol.1978.130160806. ISSN 0360-6384. (kontsulta data: 2024-08-18).
  4. Gilbert, Marianne, ed. (2017). Brydson's plastics materials. (Eighth edition. argitaraldia) Elsevier, BH ISBN 978-0-323-37022-6. (kontsulta data: 2024-08-18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya