Share to:

Polje

Alisas mendatetik ikuspegia, non, hondoan, Matienzoko harana ikus daiteken (Kantabria), Espainia. Biztanlez betetako polje hau, Europako garrantzitsuenetako bat da.

Poljea (poljeren eslabiar etimologia: estepa), haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, hondo laua duena eta inguru ez erregularrak. Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da. Ohi, berehalakoan, hobi batetik desagertzen den errekazto batek zeharkatzen du. Poljea denbora batez urpean gera daiteke, edo baita betirako ere, honela aintzira bihurtuz, lurrazaleko urak hobiaren isurbide ahalmena gainditzen badu edo lurrazpiko uren mailara igotzen bada.

Poljearen hondo laua, "terra rossa" edo lur gorria delakoarekin estalita egoten da, kareharriaren deskaltzifikazioaren ondorio den buztin batetaz. Oso haran emankorrak izaten dira, sedimentuentzako tranpa bezala funtzionatzen baitute.

Poljeak sakonune endorreikoen kasu berezi bat bezala kontsideratzen dira.

Poljeak Espainian

Iberiar Penintsulako poljerik handienetako bat, Zafarrayako Lautadan dago, Granadako probintzian. Sierra Gorda izeneko kareharrizko mendiartean dago.

Beste adibide bat, mundu osoko geologo eta geomorfologoek bisitatua eta aztertua dena, Matienzoko poljea da, Kantabriako Ruesga udalerrian dagoena. Gauza bera gertatzen da Kordobako probintziako Cabra udalerrian dagoen La Navako poljearekin, Mendilerro Subbetikoen Natura Parkearen barruan.

Kantabrian dagoen beste polje bat Liendoko Harana osatzen duena da, Liendo udalerrian, Asón eta Agüera ibaien itsasoratze tokien artean.

Rondako mendilerroan, euren dimentsio handiengatik, Libarreko Lautadak nabarmentzen dira, Benaoján, Montejaque, Cortes de la Frontera eta Villanueva del Rosario udalerrien artean.

Euskal Herrian

Euskal Herrian, Urbia da ezagunenetarikoa, Araba eta Gipuzkoako Partzoergo Nagusian. Hortik oso gertu, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Oñati udalerrien artean banatuta dago beste polje bat. Deguria edo Degurixa, alegia. Bertan, Andarto, Maruatx, Maiputz, Arlutz, Aranguren Txiki, Andarto Txiki eta Atain bezalako mendiak daude.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya