Pomerania
Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanez: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzean hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txiki eta aintzirez betea, emankorra. Szczecin da hiri nagusia. Etimologia“Pomerania” eslaviera zaharreko bi hitzetatik dator: po, "ondoan" esan nahi duena, eta more, "itsaso" esan nahi duena. Beraz, "itsasertza" edo "itsasoaren ondoko lurra" izanen litzateke esanahia, Baltikotik gertu dagoela adieraziz. TerminologiaEkialdeko Pomerania eta Mendebaldeko Pomerania aski deitura anbiguoak dira, eta eremu geografiko desberdinak izendatzeko erabiltzen dira:
Europar Batasuneko lau eskualdek daramate “Pomerania” deitura beren izenetan (mendebaldetik ekialdera):
HistoriaWestfaliako Bakearen ondorioz, Pomerania Brandenburgo-Prusia eta Suediaren artean banatu zen (Suediakoa izan zen Rügen uhartea 1648 eta 1815 artean). 1772. urtean, Prusiak Ekialdeko Pomerania hartu zuen. 1815ean, Vienako Batzarrak Prusiaren barnean bateratu zuen Pomerania osoa. 1919. urtean, Versaillesko Itunari esker, Poloniak Ekialdeko Pomerania beretu zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian Alemaniaren mende egon zen. Erreferentziak
Kanpo estekak |