Porcia Catonis
| Porcia Catonis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 70 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Antzinako Erroma, K.a.42 ( urte) |
| Familia | |
| Aita | Katon Minor |
| Ama | Atilia |
| Ezkontidea(k) | Marko Bruto Marko Kalpurnio Bibulo |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Leinua | Porcii Catones (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa |
Porcia (K.a. 70 – K.a. 42) emakume erromatarra zen. Katon Minorren eta Atiliaren alaba zen. Porcia, Marko Brutoren, Julio Zesarren hiltzailea, bigarren emaztea izateagatik da ospetsua eta hau hil ondoren brasa batzuk irentsiz suizidatzeagatik.
Bizitza
Gaztaroa
Maitekorra izateagatik da ezaguna, filosofiarekiko zaletasun handia zuen eta adoretsua zen. Gaztea zenean, bere gurasoak adulterioagatik banandu egin ziren. Porcia Marko Kalpurnio Bibulorekin ezkondu zen lehenengo. Haur bat izan zutela uste da, Luzio Kalpurnio Bibulo; baina batzuek diote gazteegia zela ama izateko eta semeordea zuela.
Urte batzuk geroago, Quinto Hortensio Hortalok, Porciarekin ezkontzea eskatu zuen, baina Bibulok ez zuen onartu.
Bibulo K.a. 48. urtean hil zen Pompeyoko porrotean.
Brutorekin ezkontza
Porciaren aitaren heriotzaren ondoren, K.a. 45eko uztailean, Marko Bruto, bere lehengusua, dibortziatu eta Porciarekin ezkondu zen. Askok ez zuten dibortzioa ondo ikusi, baina Pompeyako alderdiak onartu egin zuen. Gainera, Porcia guztiz maiteminduta zegoen Brutorekin. Seme bat izan zuten, baina txikia zela hil zen, K.a. 43. urtean.
Brutok Zesar atakatzea erabaki zuen. Esaten da, Porcia jaso zezakeen torturarako prestatzeko zauri bat egin ziola bere buruari izterrean, mina jasan zezakeen konprobatzeko. Zauriaren ondorioz, min handiak, sukarra eta hotzikarak jasan zituen. Bruto asko kezkatu zen.
Zauriarena bere senarrari kontatu zionean, honek erabaki zuen ez ziola ezer gehiago ezkutatuko, berarekin fidatu zitekeela ikusi baitzuen.
Porciaren heriotza
Historialari garaikide gehienek (Dion Casio, Valerio Maximo eta Apiano) diote Porciak bere buruaz beste egin zuela Bruto bigarren Filiposen gudua ondoren hil zela entzun ondoren. Porciaren heriotza kezka handia izan da historialari eta idazle askorentzat. Historialari garaikide gehienek uste zuten Porciak bere buruaz beste egin zuela K.a. 42. urtean, txingarrak irentsiz, esaten denez. Historialari modernoek istorio sinesgaitz hau aurkitzen dute, ordea; espekulazio herrikoi batek dio Porciak bizitza kendu zuela ikatza erretzen aireztapenik gabeko gela batean, eta horrela erori zela karbono monoxidoak eragindako intoxikazioaren ondorioz.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









