Potato
| Potato | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Gasteiz, Euskal Herria |
| Musika mota | Reggae, Ska, Dub |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1984 - 2007, 2009 - |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Oihuka |
| Taldekideak | |
| Juantxo Boriko "Johnny Brusco" Pedro Espinosa "Aianai" Elena López Agirre Pako Pko Julen Trepiana "Trepi" Javier Olloki "Okiman" Sergy Klaketas Julen Jam Adrian "Rata" Raulillo Fernando Calvo Ona Irene Andoni Mandanga | |
| Informazio gehigarria | |
Potato musika talde beteranoa da, 1980ko hamarkadan eta Gasteizen sortu eta arrakasta handia izan zuena, Euskal Rock Erradikala delako mugimenduan sailkatutakoa.
Historia
1984an Juantxo Boriko "Johnny Brusco" eta Pedro Espinosa "Aianai" elkartu ziren eta Elena López eta Pako Pkorekin taldetxoa osatu ondoren urte bereko gabon zahar egunean eman zuten aurreneko kontzertua. 1985ean Jamaikara joan ziren eta han ikasitakoaz baliatuz Hertzainak eta Kortaturekin batera Lekeition "Euskadi Tropikalaren Jaialdia" antolatu zuten[1]. 1986an Bilbon 10.000 pertsonaren aurrean eman zuten kontzertua eta urte berean lehenengo diska plazaratu zuten, Tijuana In Blue taldearekin elkarbanaturikoa. Hurrengo urtean iritsi zen lehenengo diska bakarrean grabaturikoa, Punky, Reggae, Party mitikoa.
1989an Julen Trepiana "Trepi" eta Javier Olloki "Okiman" sartu ziren taldean eta hauekin beste hainbat diska sortu ziren. Bi hauek ordea 1995ean Plántala diskaren ondoren Potato utzi eta talde propioa sortzea erabaki zuten, Arawak.
Taldekide berriak hartu eta diska berriak plazaratu zituzten. 2006an Juantxo Boriko minbiziz hil zen eta 2007an bilduma diska zen Potato en Fueros atera eta taldea desegitea erabaki zuten.
2009an ordea Pako Pko-k Potatoren ibilbideari berrekin zion. Diska berria atera eta hurrengo urteetan kontzertu ugari eman zituen Euskal Herrian, Espainiar Estatuan eta baita Europa aldean ere. 2014-15 urtean esate baterako Alemanian izan zen. Diska berria ere kaleratu zuten 2014an[2]. Pedro "Aianai"-k ordea kargu hartu zion Potato izena erabiltzeagatik, taldea 2007an desegiteko erabakia hartu zutela argudiatuz.
Diskografia
Potato
- "Potato & Tijuana in Blue" (Oihuka, 1986), Tijuana In Blue taldearekin batera egindakoa.
- Punky, Reggae, Party (Oihuka, 1987).
- Erre que erre (Oihuka, 1990).
- Crónicas de puerto sin más (Oihuka, 1993).
- Plántala (Oihuka, 1995).
- PKO original (Gasteizko Langabetuen Asanblada, 1997).
- Directo, directo (Soviet Records, 1999).
- Como en sueños (Maldito Records, 2003).
- Potato en Fueros (Aianai Kultur Elkartea, 2007).
Potato (berria)
- La fiesta Ska! (Maldito Records, 2009).
- Todo el Rato (Maldito Records, 2014)[3].
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia y curiosidades de Potato, mítica banda de Gasteiz» Vitoria-Gasteiz 2014-02-06 (kontsulta data: 2017-10-20).
- ↑ POTATO » HISTORIA. (kontsulta data: 2017-10-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) POTATO “Todo El Rato!!!” – Maldito Records -. 2015-02-05 (kontsulta data: 2017-10-20).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









