Potret obala
| Erretratu obala | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Edgar Allan Poe (1842) |
| Argitaratze-data | 1842 |
| Jatorrizko izenburua | The Oval Portrait |
| Hizkuntza | ingelesa |
| Herrialdea | |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Erretratu obala |
| Itzultzailea | Koro Navarro |
| Argitaratze-data | 2000 |
| Bilduma | Kontakizunak liburua Literatura Unibertsala |
Potret obala (The Oval Portrait, ingelesez) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1842an Graham's Magazine aldizkarian argitaratu zen.
2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Erretratu obala izenburupean argitaratu zuen.
Argumentua
Ipuinak gizon zauritu baten istorioa azaltzen du. Bere zerbitzariarekin gaua pasatu zuen gaztelu utzi berri batean. Gaztelua tapizez eta margolanez beteta zegoen. Gizona oheratu zen eta burkoaren azpian liburu bat aurkitu zuen, gazteluko margolanei buruzkoa. Argimutila lekuz aldatzean, neska gazte eta eder baten potret obal bat ikusi zuen eta horri buruzko istorioa irakurtzen hasi zen liburuan.
Neska hori margolari batekin maitemindu eta ezkondu zen. Senarra zorrotza eta Artearekin jada ezkondua zen; neskak Artea baino gorroto ez zuen, hura baitzuen arerioa. Senarrak emaztearen potreta egiteko desioa izan zuen; emazteak, nahiz eta nahi ez, esanekoa zenez, onartu zuen. Asteak eta asteak eman zituen gela ilun batean eta, ondorioz, ahultzen eta osasuna galtzen hasi zen. Senarra ez zen konturatu, potretari bakarrik begiratzen ziolako. Potreta amaitzean emaztea hila zela ikusi zuen.
Kanpo-estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









