Príncipe de Vergara pasealekua
Príncipe de Vergara pasealekua, Espolón pasealekua izenez ezagunagoa (gaztelaniaz: Paseo del Príncipe de Vergara)[1] Logroñoko pasealeku adierazgarriena da. Urte luzetan erdigune fisikoa izan zena, gaur egun finantza erdigunea ere bada[2]. Esparteroren zaldizko estatua da bertako osagai ezagunena. KokapenaAlde zaharraren mugetan kokaturik dago eta inguruan ditu Diputazioaren jauregia, Paseo de las Cien Tiendas auzo komertziala eta gastronomiarengatik ezaguna den Laurel kalea. HistoriaSorreraHarresien kanpoaldean zegoen baratza eremu bat zen eta Lorenzo de Valcarze y Mendoza korregidoreak 1757ko ekainaren 2an pasealeku bat eraikitzeko agindua eman zuen[3]. 1809an hobekuntza lanak egin zitzaizkion eta alboan zituen baratze batzuk erosi zizkioten Kontzilio Seminarioari pasealekua handitzeko[1]. 1856an Logroñoko kabildoak beste sei baratze erosi zituen eta berriz ere tamainaz handitu zen pasealekua. 1857an Gaztelako sei erregeren estatuak ezarri ziren (Don Pelaio, Ordoño I.a, Leovigildo, Alfonso II.a, Henrique I.a eta Felipe V.a), 1931ean Espainiako Bigarren Errepublika iristearekin batera kendu zirenak[1]. 1862an Logroñoko harresiak eraitsi ziren eta haien tokian etxe lerro bat altxatu zen. Pasealekua beraz Alda Zaharrari loturik gelditu zen. Izenaren bilakaeraHistorian zehar hainbat izen izan zituen; Paseo Extramuros ("Harresi kanpoko pasealekua"), La Glorieta, Paseo de las Delicias eta Paseo de los Reyes[1]. 1872ko otsailaren 27an Paseo del Príncipe de Vergara izen ofiziala eman zitzaion Bergarako Printzea titulua zuen Baldomero Esparteko jeneral liberalaren omenez. Espartero Logroñon bizi izan zen 1879an hil zen are. 1895eko irailaren 23an Esparteroren zaldizko estatua ezarri zen bertan. Aurrez 1892an musika kiosko bat eraiki zen pasealekuan, gaur egun existitzen ez dena[3]. Logroñotarrek ordea Paseo del Espolón izena erabiltzen dute. Hiriaren erdiguneaXIX. mendean Logroñoren zabalkundea hasi zen eta Espolón pasealekua hiriaren erdigunea bihurtu zen. Hainbat jauregi eraiki ziren inguruan palacetes del espolón bezala ezagutzen direnak. UNESCOk Donejake bidea Gizateriaren ondare izendatu zuenean jauregi hauek ere izendapena jaso zuten Logroñoko eraikinen zerrendan zeuden. Gaur egun Diputazioaren jauregia da bat eta bestea Logroñoko hotel luxuzkoena izan zen XX. mendean. XX. mendean hainbat aldaketa, berriztapen eta zabalkunde egin zitzaizkion eta osagai asko ezarri ziren bertan. OsagaiakHainbat osagai eta monumentu daude pasealekuan:
OspakizunakErrioxako uztabiltze jaialdian Valvanerako Amabirjinari bertan eskeitzen zaio aurreneko muztioa. Erreferentziak
Kanpo estekak |