Premonition
| Premonition | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2007 |
| Izenburua | Premonition |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | hondamendi filma, film dramatikoa, fantasiazko filma eta time-travel film (en) |
| Iraupena | 94 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Mennan Yapo |
| Gidoigilea(k) | Bill Kelly (en) |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Adam Shankman Ashok Amritraj |
| Konpainia ekoizlea | TriStar Pictures Metro-Goldwyn-Mayer Offspring Entertainment (en) Hyde Park Entertainment (en) |
| Edizioa | Neil Travis (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Klaus Badelt |
| Fikzioa | |
| Erabiltzen du | nonlinear narrative (en) |
| Argumentu nagusia | Q19857628 |
| sonypictures.com… | |
Premonition Estatu Batuetako filma da. Hego Euskal Herrian Premonition: 7 días izenaz aurkeztu zen apirilaren 27an, eta Ipar Euskal Herrian Prémonitions izenaz maiatzaren 12an. Mennan Yapok zuzendu zuen, eta Sandra Bullock izan zen aktore nagusia.
Sinopsia
Linda Hansonek (Sandra Bullock) etxe eder bat dauka, maite duen senar bat eta bi alaba, zinez maitagarriak. Bere bizitza perfektua da, baina albiste ezin txarrago bat jasoko du: Jim senarra (Julian McMahon) auto-istripuan hil da. Emazte eta ama maitagarri horri gerta zekiokeen txarrena.
Baina, amets bat izan al da? Esnatzean, Lindak ikusiko du senarra bizirik dagoela. Lindak uste zuen amesgaizto huts bat izan zela...baina biharamunean gauza berbera gertatuko da. Batzuetan, Jim bere ondoan egoten da esnatzean, baina beste egun batzuetan, ordea, alargun geratu izanak dakarkion errealitateari aurre egin behar dio.
Inork ulertzen ez duen arrazoiren bat dela eta, astegunak desordenaturik daude. Lindaren aurreikuspen traumatikoak gertakizun arraro zenbait dakartzate, denbora eraldatzen dutenak. Hankaz gora dago bere mundua eta egoera surrealista horri esker konturatuko da bere bizitza ez zela berak uste bezain idilikoa. Familia salbatzeko saiakera etsian, denboraren eta patuaren aurka egiten du Lindak sutsuki, berak eta Jimek elkarrekin eraiki dutena babesteko asmoz.
Aktoreak
- Sandra Bullock: Linda Hanson
- Julian McMahon: Jim Hanson
- Nia Long: Annie
- Kate Nelligan: Joanne
- Amber Valletta: Claire
- Peter Stormare: Dr. Roth
- Courtney Taylor Burness: Bridgette Hanson
- Shyann McClure: Megan Hanson
- Sarah Michelle Gellar: Rachel
Harrera
Kritikaren harrera
Interneteko Rotten Tomatoes orrialdearen arabera, aldeko % 8 iruzkin izan zituen, eta ondorio honetara iritsi zen: "flashback gehiegi dauka, sakonak baino ilunak, premonizioa kamuts samarra da eta argumentuaren biraketak beste film askotan erabili izan dira, esaterako, The Sixth Sense edo Memento" filmetan. Claudia Puigek USA Today-n honakoa idatzi zuen: "Premonition-ek jakin-mina pizten du, baina ez da fenomeno psikiko bat. (...) monotonoa eta absurdoa da aldi berean, eta berezko logikak eta erritmoak huts egiten dute (...)".
Bildutako diruaren datuak
Estatu Batuetako 2.831 zine-aretotan estreinatu zen, eta hirugarren hasi zen, 17,5 dolar bildu zituelarik, 6.202 dolar aretoko, Dead Silence-en aurretik eta Wild Hogs-en atzetik. Estatu Batuetan 47 milioi irabazi zituen. Nazioarteko bilketa kontuan hartuz 84 miloi lortu zituen. Aldez aurretik kalkulatutako aurrekontua 20 milioikoa zen.
| Herrialdea | Jasotako dirua (en USD) |
|---|---|
| 47.852.604 | |
| 8.115.366 | |
| 5.052.136 | |
| 4.381.690 | |
| 2.245.518 | |
| 1.674.285 | |
| 1.419.029 | |
| 1.374.835 | |
| 1.210.391 | |
| 1.064.031 |
Kanpo estekak
- IMDb-ko erreferentzia (Ingelesez)
- Gune ofiziala (Ingelesez)
- Trailerra (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









