Pretoria
Pretoria[1] Hegoafrikako Gauteng probintzian dagoen hiria da. Apies ibaiaren ertzean dago, Errepublikako iparraldean, Johannesburgo hiriaren ipar-ekialdean. Herrialdeko hiru hiriburuetako bat da, botere betearazlea hor baitago. Beste biak Lurmutur Hiria eta Bloemfontein dira, botere legegile eta judizialaren hiriburuak, hurrenez hurren. Unibertsitateak ditu eta burdinbide gune garrantzitsua da. Ekonomia jarduera nagusia industria da (burdinbiderako gaiak, altzairugintza, labe garaiak, metalurgia, eraikuntza mekanikoa, porlana, beiragintza, kimika industria). Burdina eta ikatz mea garrantzitsuak ustiatzen dira hiritik hurbil. Monumentu eta parke ikusgarriek hornitzen dute hiria. 1855ean sortu zen eta 1863an Hego Afrikako hiriburu bihurtu zen. Klima
Argazkiak
Herri eta hiri senidetuakPretoria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|