Share to:

Princeps

Manipulo baten formazioa guduan, Polibioren deskribapenetan oinarrituta.

Princeps-ak erromatar legioetan, armadan urte kopuru jakin bat egindako soldaduak ziren. Errepublikako legioaren formazioan, dama-jokoaren antza zuena, hastati-en atzean jartzen ziren, eta haien atzetik sartzen ziren borrokan. Erdietsi da, hastatiek aurkaria higatu ondoren hasiko zirela etsaiari aurre egiten, beti ere, hastatiek ez baziren gai izan etsaien lerroak hausteko. Une horretan, princeps-ak aurrea hartu eta borrokaren pisu nagusia hartuko zuten gazteagoak ziren hastati-ak ordezkatuz.

Ekipamendua

Princeps-al beteranoak ziren, 30 urte ingurukoak, eta hastati-enak baino goragoko gizarte-mailetatik zetozen. Erromatar legioen bizkarrezurra osatzen zuten Errepublikaren garaian, G. Marioren erreformen aurretik.[1]

Bere ekipamendua hastati-en bezalakoxea zen. Scutum klasikoa zeramaten, pilum bat edo gehiago, borrokan hasi baino lehentxeago etsaiari botatzen zietena, eta gladius bat biguntzen zutenak.

Marioren erreformen aurretik, soldadu bakoitzak bere ekipamendua erosi behar zuen. Principeps-ek kalitate hobeagoko ekipamendua eskura zezaketen.

Historia

Uste denez, principeps-ak Marco Furio Kamilo-ek antolatu zituela, eta etruriar erregeen garaiko armadaren bigarren klasea moldatu sortu zituela. Antzinako bigarren klase hori falange handi baten lehen lerroetan kokatzen zen eta geroago princeps-ak izango zirenek eramaten zuten antzerako ekipatuta zuten. Bigarren klasea, ekipamendu astunagoa zeraman lehen lerroko lehen klaseko gizonei babesa ematen zieten. Litekeena da samnitekin borrokatu ondoren eta Breno gerlari galiarraren aurrean izan zuten egundoko porrotaren ondoren, erromatarrek unitate txikiagoak erabiltzea erabakitzeak, aipatutako bi kasuetan etsaiak tamaina txikiagoko unitate militarrak erabili baitzituzten. Talde txikiagoekin egindako borrokek erakutsi zieten malgutasuna garrantzitsua zela eta falangea desegokia zela Italia erdialdeko eremu malkartsuan.[1][2]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Southern, Pat. (2007). The Roman Army: A Social and Institutional History. Oxford university press ISBN 0195328787..
  2. (Ingelesez) Penrose, Jane. (20058). Rome and Her Enemies: An Empire Created and Destroyed by War.. Osprey publishing., 29 or. ISBN 1841769320..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya