Share to:

Printzea

De Principatibus / Il Principe
Datuak
IdazleaNikolas Makiavelo (1532)
Argitaratze-data1532
GeneroaZientzia politikoa
Jatorrizko izenburuaIl principe eta Il Principe
HizkuntzaToskanera, (Italiera)
HerrialdeaItalia eta Florentziako Errepublika
Euskaraz
IzenburuaPrintzea
Argitaratze-data2008
Orrialdeak126
ISBN84-88774-05-2

Printzea (Il Principe) Nikolas Makiaveloren (Florentzia,1469-1527) libururik ezagunena eta aipatuena da. Makiavelo hil ondoren argitaratu bazen ere (1532), 1513an amaitu zuen idazten, Florentziako Errepublikaren azkena gertatu eta hurrengo urtean. Makievelok Lorenzo Mediciri eskaini zion.[1]

Botereari buruzko tratatu horretan printzerri bat nola eskura, defenda eta indar daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.

Liburuan zera agertzen da: printzeak saiatu behar du bera baino lagun boteretsuagorik inoiz ez adiskide hartzen beste batzuk erasotzerakoan, behar gorrian aurkitu ezean, gutxienez; irabazten badu, haren gatibu geratzen delako. Eta printzeek ez dute inoren menpe egon behar, ahal izanez gero. Veneziarrek frantsesei lagundu zieten Milango dukearen aurka, eta lasai asko egon zitezkeen horrelakorik egin gabe; hondamendia bilatu zuten liburuan agertzen den gisa.

Laguntzari uko egitea ezinezkoa bada, florentziarrei gertatu zitzaien bezala, Aita Santua eta Espainia beren armadekin Lonbardia erasotzera zihoazenean, orduan printzeak baten alde egingo du arrazoi horiengatik. Erabaki asko zalantzagarriak dira eta maiz ez dira helburuak lortzen eta nahikoa izaten da ezbehar batetik ihes egin nahi izatea, beste batean erortzeko. Hala eta guztiz ere, zuhurtasuna arazoen izaera ezagutzean datza, eta aukera txarren artean onena egitean. Horixe da, hain zuzen ere, benetako printze ona.

Makiavelok Cesare Borgia hartu zuen garaiko printze eredugarriaren aztergaitzat, baina haren hondamendia ekarri zuen jokaera gaitzetsi zuen. Aldiz, benetako printze eredugarritzat Fernando Katolikoa zeukala esan izan da; haren izena beldurrez aipatzen du. "Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu" esaerarekin egin da ezagun eta, gaur egun ere, esaera honi buruzko eztabaida politiko sakon asko egin ohi dira. Haatik, batzuek fama hori Napoleon Bonapartek bere Printzea liburuan egindako oharrei egozten diote.

Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu

(...) alde handia dago nola bizi garen eta nola bizi beharko genukeen artean. Egiten ari denaren ordez, egin beharko lukeena egiten duena galbidera doa. Egoera guztietan zintzoa izan nahi duen pertsona ezinbestean galduko da, zintzoa ez den hainbeste jenderen artean. Beraz, botereari eutsi nahi dion printze orok zintzoa ez izaten ikasi behar du, eta beharraren arabera praktikatu (...) ez da gehiegi kezkatu behar bizioen doilorkerian erortzen bada, estatua salbatzeko erabiltzen baditu. Izan ere, arazoari zuzen erreparatzen badiogu, konturatuko gara, zenbaitetan, bertutea dirudienak galbidera garamatzala, eta bizioa ematen duenak, berriz, ongizatea eta segurtasuna dakartzala azkenean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Curry, Patrick., Azkarate, Oscar.. (2013). Machiavelli; A Graphic Guide. Icon Book UK, 24 or. ISBN 978-184831-175-6..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya